167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2012ko aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 5/2012 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2012ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 5/2012 espedientea Udalaren 2012ko aurrekontuan; 33.636,00 eurokoa, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2012ko uztailaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Kreditu gehikuntza.

KONTU-SAILAREN KOD.

DESKRIBAPENA

ZENBATEKOA

1 4440 13000

Kaleen garbiketarako langileen ordainsaria

3.547,00

1 2220 13111

Lan-kontratudunak diren udaltzain laguntzaileen ordainsaria

3.248,00

1 4536 13000

Ludotekako langileen ordainsaria

2.555,00

1 4320 13001

Eraikinen garbiketarako langileen ordainsaria

1.885,00

1 1210 13000

Bulegoetako langileen ordainsaria

1.550,00

1 4532 13000

Gazteriako langileen ordainsaria

4.831,00

1 6110 13000

Ogasuneko lan-kontratudun finkoen ordainsaria

765,00

1 4320 13000

Zerbitzuetako lan-kontratudun finkoen ordainsaria

3.510,00

1 4510 13000

Kulturako langileen ordainsaria

2.635,00

1 4510 13111

Kulturako aldi baterako langileen ordainsaria

1.210,00

1 3140 16001

Lan-kontratudunen Gizarte Segurantza

7.900,00

GUZTIRA

33.636,00

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

33.636,00

GUZTIRA

33.636,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.-Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2012ko abuztuaren 7an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1211560