167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2012ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 3/2012 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2012ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziari buruzko 3/2012 espedientea; Udalaren 2012ko aurrekontuan eragiten du eta guztira 15.209,02 euro egiten ditu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2012ko uztailaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Gastu goititua

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN

ZENBATEKOA

1 1210 64501

Langileen kudeaketarako softwarea erostea

12.660,22

1 1210 21604

Langileen kudeaketarako softwarea mantentzea

2.548,80

GUZTIRA

15.209,02

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN

ZENBATEKOA

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

15.209,02

GUZTIRA

15.209,02

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.-Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2012ko abuztuaren 7an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1211558