167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

511/2012 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak eta 2012-2013 ikasturtean Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak onesten dituena.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez arautu ziren goi mailako arte ikasketen antolamendua ezarri zuen, eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak musikako goi mailako graduko arte ikasketen plan berriaren oinarrizko edukia arautu du, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat.

Nafarroan, uztailaren 1eko 109/2010 Foru Aginduaren bidez, musikako goi mailako ikasketak antolatu ziren, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko, eta uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduaren bidez, musikako goi mailako graduko ikasketa plana ezarri zen, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko.

2012-2013 ikasturtean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitutako musikako goi mailako ikasketen hirugarren kurtsoa ezarriko du, ikasketa horiek ezartzeko egutegia finkatu zuen uztailaren 5eko 216/2010 Ebazpenean xedatutakoarekin bat.

2012-2013 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorian izanen diren bi ikasketa planetako ikasketetan aplikatu beharreko jarraibideak ebazpen honen eranskinean jaso dira.

Goi mailako musika ikasketak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparru berriari egokitzeko, arau-garapen berariazko bat beharko da, goi mailako kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautuko dituena. Prozesu hori bukatu bitartean, ebazpen honen eranskinean agertzen diren jarrabideei esker, errazagoa izanen da ikasketa plan batetik bestera igarotzeko bidea.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak 2012-2013 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzen dituzten jarraibideak eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak onestearen aldeko txostena egin du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onestea, 2012-2013 ikasturtean Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko. Jarraibide horiek eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera, Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegora eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 7an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

2012-2013 IKASTURTEAN NAFARROAKO GOI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOAREN ANTOLAKETA ETA JARDUNA ARAUTZEKO JARRAIBIDEAK

Aurretik kontuan hartu beharrekoak

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzeko araudi berariazko bat, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitua, garatu bitartean, gobernu eta koordinazio organoek gaur egun indarra duten izen berberak izanen dituzte.

I.-Kontserbatorioaren Urteko Programazio Orokorra.

1.-UPOaren edukia.

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak, ikasturtea hasi aurretik, urteko programazio orokorra eginen du; programazio horrek hezkuntzako jarduera guztiak koordinatuko ditu, eta beren eskumenak zuzen betetzen direla eta hezkuntza komunitateko arlo guztiek esku hartzen dutela bermatuko du.

Urteko programazio orokorra Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz prestatuko da. Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko ikasketa plan berriaren arabera ezartzen diren kurtsoetan, UPOa Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz prestatuko da.

Urteko programazio orokorrak honako atal hauek izanen ditu:

A.-Kontserbatorioaren ordutegi orokorra eta hura prestatzeko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

B.-LOGSEn edo LOEn araututako goi mailako musikako ikasketei dagozkien irakaskuntzako jarduerak, kasuan kasuko ikasketa planetarako.

C.-Kontserbatorioko irakasleen prestakuntza plana.

D.-Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

E.-Memoria administratiboa.

F.-Hezkuntza proiektua zehaztea.

G.-Curriculum proiektua edo ezarritakoari egin zaizkion aldaketak.

A.-Kontserbatorioaren ordutegi orokorra eta hura egiteko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

Kontserbatorioaren ordutegi orokorra zuzendaritza taldeak prestatuko du, klaustroaren iritzia aditu ondoren, eta bide eman beharko du urteko programazio orokorrean aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko. Hortaz, kontserbatorioaren ordutegi orokorrak honako hauek bilduko ditu gutxienez:

a) Kontserbatorioa eskola komunitatearentzat zein ordutan egonen den irekita.

b) Ikasleen eskola orduak.

c) Ikasleek eskolakoak ez diren jarduerak egiteko izanen duten ordutegia.

d) Maiatzeko eta ekaineko jardueren behin betiko egutegiaren aurreikuspena; horretan probak eta azken ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, baita kontsultak egiteko epea zein izanen den ere. Apirilaren 20aren aurretik, kontserbatorioak aipatu diren jarduera horien behin betiko egutegia igorriko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura.

e) Irakasleen ordutegi orokorra.

f) Irakasleen norbanako ordutegia.

Ikastetxearen ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, klaustroak adierazitakoaz eta eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Bulegoak ezarritako jarraibideez gain, honako irizpide hauek:

-Kontserbatorioaren ordutegia astelehenetik larunbatera bitartekoa izanen da, biak barne. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00ak arte. Larunbatean 9:00etatik 14:00ak arte.

-Larunbatak ikasteko eskola egunak izanen dira kontserbatorioan, eta zuzendaritza taldeak, Musikaren Hiriaren Koordinatzailearekin bat, ikasleak ikasgeletan sartu eta musika-tresnak erabiltzeko eta horiek zaintzeko sistema ezarriko du.

-Kontserbatorioko zuzendaritzak, Koordinatzailearekin ere bat, neurriak hartuko ditu ikastetxea oporraldietan, goizez, irekita edukitzeko.

-Irakasleek ordutegien arloan izaten ahal dituzten nahiak ezin dira inoiz izan ikasleen beharren kontrakoak edo klaustroak ezartzen dituen irizpideen kontrakoak.

B.-Irakaskuntzako jarduerak.

Klaustroak, departamentu didaktikoen bidez, kontserbatorioaren irakaskuntzako jarduerak programatuko ditu eta zuzendaritza taldeari igorriko dizkio. Programazio didaktikoen adostasun agiriak, zuzendaritzak ikus-onetsiak, urteko programazio orokorrean sartu beharko dira.

Irakaskuntzako jardueren programazioa egiteko, ordutegiak egiterakoan erabilitako irizpideak hartuko dira kontuan eta, gutxienez, ondokoak bilduko ditu: tutoretza plana, ebaluazioak eta errekuperazio sistemak, irakasgaien arteko koordinazio proiektuak eta departamentu didaktikoen programazioak.

C.-Kontserbatorioko irakasleen prestakuntza plana.

Kontserbatorioak ikastetxeko irakasleentzako prestakuntza plan bat sartuko du bere programazioan. Koordinazio pedagogikorako batzordeak irakasleak prestatzeko planaren proposamena aurkeztuko dio klaustroari, eta proposamen hori Hezkuntza Departamentuak aurkezten duen prestakuntza planeko eskaintza kontuan hartuta eginen du. Atal honetan aipatzen den planean kontuan hartuko dira curriculum proiektua egin eta berrikusteko prozesuan ikusten diren beharrak, bai eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparru berrian irakaskuntzako praktikari buruzko hausnarketaren eta berriztapenaren emaitza direnak ere.

D.-Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

Kontserbatorioak programatzen dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak irakaskuntzako ekintzak osatu edo garatzeko izanen dira. Jarduera horiek eskola kontseiluak aurrez ematen dituen jarraibideei egokituko zaizkie.

E.-Memoria administratiboa.

Zuzendaritza taldeak eginen du eta bertan sartuko da, besteak beste, kontserbatorioa antolatzeko dokumentua.

Kontserbatorioa antolatzeko dokumentua Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kontserbatorioei bidaltzen dizkien inprimakiak erabiliz beteko da. Inprimaki horiek, behar bezala beterik, zerbitzu horretara bidaliko dira, ikasturteko eskolak hasi eta 20 eguneko epean.

F.-Hezkuntza proiektua zehaztea.

Kontserbatorioaren hezkuntza proiektuan ondokoak biltzen dira:

a) Bere ezaugarriak.

b) Hezkuntzako helburuak.

c) Antolaketa orokorra.

d) Bizikidetza plana.

e) Ezarritako helburuak errazago lortzeko erakunde publiko eta pribatuekin aurreikusi diren harremanak.

Zuzendaritza taldeak eta koordinazio pedagogikorako batzordeak, irailean, jarduketa plana eginen dute eta kontserbatorioko organo guztiek hori beteko dute 2012/2013 ikasturtean, musikako goi mailaren hezkuntza proiektua eta curriculum proiektua era koordinatuan prestatu eta/edo berrikusteko.

Plan horretan honako hauek hartuko dira kontuan gutxienez ere:

-Kontserbatorioko hezkuntza programa garatzeko ikasturtean zehar burutu beharreko lanak zehaztea.

-Zeregin eta lan horiei ekiteko antolakuntzako neurriak aurreikustea.

-Jarduketa horiek denboran antolatzea eta horietako bakoitzean erantzukizuna norena den zehaztea.

-Eskaintzen diren espezialitateen programazio didaktikoak prestatzea eta berrikustea.

-Jarduketa plana ebaluatzeko irizpideak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kontserbatorioak egiten duen jarduketa planaren proposamena berrikusiko du, indarrean dagoen araudian ezarri denari egokitzen zaion egiaztatuko, ikasturtean zehar horren garapenaren jarraipena eginen eta era egokian betetzeko behar den laguntza eskainiko du.

Kontserbatorioaren hezkuntza proiektua zuzendaritza taldeak prestatu eta berrikusiko du. Horretarako, kontuan izanen ditu eskola kontseiluak ezarritako irizpideak eta irakasleen klaustroak egindako proposamenak. Onetsi eta gero argitara emanen da.

G.-Curriculum proiektua.

Kontserbatorioak goi mailako musika ikasketak emanen ditu curriculum proiektuaren eta programazio didaktikoen arabera. Kontserbatorioaren curriculum proiektuan eta programazio didaktikoetan gauzatuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan eta Hezkuntza kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduan araututakoa, izan ere, lehenengoaren bidez musika ikasketen goi mailako curriculuma ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean, eta bigarrenaren bidez, musikako goi mailako ikasketen plana ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko.

Curriculum proiektuak curriculumeko elementuei buruzko erabaki multzoa biltzen du eta, bestalde, ikasleen prestakuntzako behar profesionalei erantzun nahi die, betiere, kontserbatorioaren beraren egoeratik abiatuta. Gainera, irakasleen jarduketen multzoa koherentea izanen dela ziurtatu beharko da. Curriculum proiektuak hezkuntza proiektuan du oinarri.

Curriculum proiektuak honako hauek ditu:

1.-Curriculumaren gaineko koordinazioari buruzko erabaki eta neurriak, ondotik heldu direnak:

a) Goi mailako ikasketen helburu orokorrak kontserbatorioaren eta ikasleen inguruabarrei egokitzea, helburu horiek benetan lortzeko hartu behar diren neurriak zehaztuz.

b) Metodologiari buruzko erabaki orokorrak.

c) Ikasleak ebaluatu eta mailaz igotzeko prozesuari buruzko irizpideak.

d) Erabiliko diren curriculum materialak eta baliabide didaktikoak.

e) Irakasleen irakaskuntza prozesuak eta irakaslana, baita curriculum proiektu bera ere, ebaluatzeko eta, kasua bada, berraztertzeko irizpideak.

2.-Aukerako irakasgaien eskaintza.

3.-Tutoretza planaren ezarpena.

4.-Curriculum proiektuak irakasgai bakoitzerako programazio didaktikoa ere izanen du. Horretan bilduko dira, kurtsoen arabera banaturik, helburuak, edukiak, berariazko metodologia, ebaluazioaren irizpideak eta erabiliko diren baliabide eta bitartekoak. Programazio didaktikoak ikasgelan garatuko dituzte irakasleek gelako programazioen bidez.

5.-Kontserbatorioak prestatzen dituen ikerketa programak.

Koordinazio pedagogikorako batzordeak curriculum proiektuaren prestakuntza koordinatuko du, honako hauei jarraikiz: curriculum ofiziala, hezkuntza proiektua, klaustroak ezarritako irizpideak eta departamentuek egindako proposamenak. Proiektuaren erredakzioaren ardura ere izanen du. Curriculum proiektua prestatzeko aldian koordinazio pedagogikorako batzordeak irakasleen parte hartzea sustatuko du.

Curriculum proiektua irakasleen klaustroak ebaluatu eta onetsiko du.

Programazio didaktikoak, curriculum proiektuaren garapena baitira, departamentuek prestatuko dituzte.

LOGSEren ikasketa planari dagozkion programazio didaktikoetan honako alderdi hauek jasoko dira lau kurtsoetako irakasgai bakoitzerako:

a) Helburuen multzoa.

b) Edukiak eta haien denbora banaketa.

c) Eska daitezkeen gutxieneko edukiak.

d) Aplikatuko den metodologia didaktikoa.

e) Ebaluatzeko prozedurak eta irizpideak.

f) Kalifikazio irizpideak.

g) Errekuperazio jarduerak.

h) Errepertorioa, erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak.

i) Beste departamentuekin batera jarduerak antolatzea, baldin eta horiek espezialitate edo irakasgai bat baino gehiago hartzen badituzte, esate baterako Ganbera Musika.

j) Departamentuak egin nahi dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

LOEren ikasketa plan berriaren arabera ematen diren irakasgaien programazio didaktikoak ikasketa berrietarako indarra duen araudira egokituko dira. Horretarako, LOGSE sisteman irakasgai eta kurtso bakoitzerako zehaztutako epigrafeak osatu beharko dituzte; honako hauek ere sartuko dira: parte hartzen duten gaitasun orokor, zeharkako eta berariazkoak, baita horretarako zehazten diren parametroen arabera objektibagarri eta neurgarri diren ebaluazio irizpideak ere.

Irakasleek beren departamentuetako programazio didaktikoen arabera prestatuko dute irakaslana. Irakasleren batek erabakitzen badu gelako programazioan aldaketaren bat egitea departamentuko baterako programazioari dagokionean, aldaketa hori eta behar den justifikazioa departamentuko programazio didaktikoan sartuko dira.

Irakasleek curriculum proiektua eta programazioak egin ahala ebaluatu beharko dituzte, ikasleen hezkuntza beharrei egokitzen zaizkiela ziurtatzeko. Era berean, klaustroak curriculum proiektua onetsi eta argitara eman beharko du.

2.-UPOa prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Urteko programazio orokorra zuzendaritza taldeak eginen du, klaustroaren eta eskola kontseiluaren proposamen eta erabakiak kontuan hartuta.

Kontserbatorioko zuzendaritzari dagokio urteko programazio orokorra era egokian egiteko jarduketa egutegia ezartzea.

Irakasleen klaustroak eta eskola kontseiluak urteko programazio orokorrari buruzko txostena eginen dute, irakaskuntzaren programazioan eta antolaketan klaustroak dituen eskumenak galarazi gabe.

Urteko programazio orokorra eskola kontseiluak onetsiko du, eskola jarduerak hasi eta gehienez 20 eguneko epean.

Programazio horren ale bat igorriko da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, urriaren 31 baino lehen. Ale horretan ez dira irakasgaien programazio didaktiko osoak sartuko, baizik eta dagozkien adostasun dokumentuak bakarrik. Urteko programazio orokorraren ale bat Kontserbatorioaren idazkaritzan geldituko da irakasleen eta Eskola Kontseiluko kideen eskura.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egiaztatuko du urteko programazio orokorra jarraibide hauetan xedatzen denari egokitzen zaion, eta zer zuzenketa egin behar den adieraziko du, bakarren bat egin behar bada.

Urteko programazio orokorra kontserbatorioko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtea bukatutakoan, kontserbatorioko zuzendaritza taldeak eta eskola kontseiluak ebaluatu eginen dute urteko programazio orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak memoria batean jasoko dira eta hura Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko da uztailaren 10a baino lehen.

II.-Ikasketen ordu banaketa.

1.-Alderdi orokorrak.

Ikasleak ikasketetan sartzea, irakasle-ikasle ratioa eta klaseen denbora indarra duen araudian ezarri denari egokituko zaio.

2.-"Irakasle praktikak" irakasgaiaren antolaketa.

Irakasgaiaren ardura duen irakasleak bere ordutegi pertsonaletik astero ordu bat hartuko du bere ardurapeko zazpi ikasleko talde bakoitzeko. Programa koordinatu beharko du ikasleek praktikak egiteko hautatzen diren musika ikastetxeekin eta ikastetxe horietan tutore lanak eginen dituzten irakasleekin. Gainera, programaren ardura duen irakasleak jarraipena egin beharko du praktikak egiten diren bitartean. Ikasturtean zehar, irakasleak ordubeteko hamabost saio eginen ditu ikasle talde bakoitzarekin, praktikak prestatzeko, jarraipena egiteko eta praktikei buruzko memoria prestatzeko. Gainerako denbora ikastetxeekin koordinatzeko lanetan, praktiken jarraipenean eta ikasleei laguntzen emanen du. Azkenik, irakasle arduradunak ikasleen ebaluazioa eta kalifikazioa egin beharko ditu. Horretarako kontuan hartuko ditu praktikak egin diren ikastetxeko tutorearen balorazioa, kurtsoaren nondik-norakoak eta ikasle bakoitzak aurkeztu beharko duen memoria.

Ikasleek programari jarraitu beharko diote, irakasle arduradunarekin egin beharreko saioei, esleitzen zaien ikastetxean praktikak egiteari eta memoria prestatu eta aurkezteari dagokienez. Ikasleek kurtso bakoitzeko gutxienez hogeita hamar ordu emanen dituzte esleitzen zaien ikastetxean, irakaslana nola egiten den ikusten eta hartan parte hartzen.

Praktikak musika ikastetxeetan eginen dira; ahal dela, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean. Kontserbatorio horretan praktiketako ikasleen tutore aritzen diren irakasleek beren ordutegi pertsonaletik ordu erdi hartzen ahalko dute tutoretzapeko ikasle bakoitzeko, jagoletza orduen ordez, astean zenbatu beharreko ordu osagarrien atalean.

III.-Irakasleak.

1.-Lanaldia.

Irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldia izanen dute, beren eginkizunetara egokitua. Irakasleentzat jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian ere jaiegun direnak.

Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Ikasturtean, irakasleek jarraibide hauetan finkatutako lanaldia eta ordutegia beteko dituzte, horri buruz indarra duen legerian ezarritakoa bete beharra galarazi gabe.

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lan egunetan, baimena ematen ahalko zaie irakasleei egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egiteko.

Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean kontserbatorioko jardueretan, irakastorduetan eta ordu osagarrietan banatuta. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrik gabekoak, irakaslana prestatzeko eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko dira, bai eta batzorde eta epaimahaietan parte hartzeko edo antzeko jarduerak egiteko ere, baldin eta horretarako hautatzen badira.

2.-Orduen banaketa.

Ikastetxean bertan eman beharreko orduak honela banatuko dira:

A.-Irakastorduak.

Ikasleekin irakaslan zuzenean emandakoak jotzen dira irakastordutzat.

Oro har, astean Hezkuntza Departamentuak ezarri eta indarra duen araudian finkatzen diren irakastorduak beteko dira.

Irakastorduak zenbatzerakoan ondoko jarduerak eta inguruabarrak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea.

Eranskin honen IV. atalean (Kontserbatorioaren jarduna) adierazitakoa aplikatuko da atal honetan.

b) Kontserbatorioko Orkestraren arduraduna.

Orkestraren arduradunak bere eskola ordutegitik astero 6 ordu emanen ditu lan horietarako. Orkestraren arduradun horrek, ikasturtearen hasieran, ikasturte osorako lan plana eginen du eta zuzendaritza taldeari aurkeztuko, onetsia izan dadin, eta hori sartuko da urteko programazio orokorreko "Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa" atalean. Plan horretan aurreikusi beharko dira orkestrak, kontserbatorioa ordezkatzeko, urtean eskainiko dituen zenbait emanaldi, kontserbatorioan bertan edo kanpoan egin beharrekoak, bai zuzendaritza taldeak eskatuta bai Hezkuntza Departamentuak eskatuta. Halaber, egiten diren jardueren azken memoria egin beharko du eta ikasturtearen azken memorian sartu.

Orkestraren arduraduna izendatzeko (espezialitateko irakasle bat), eranskin honetako III. ataleko (Irakasleak) 3. puntuan ikasleak eta taldeak hautatzeko ezarritako irizpide orokorra aplikatuko da.

Kontserbatorioko orkestraren jarduerak "Orkestra" irakasgaiaren curriculumean sar daitezke, dagokion programazio didaktikoaren arabera. Hala ere, irakasgaian matrikulatuta ez dauden ikasleen parte-hartzea ere onartzen ahal da, baita kontserbatorioan matrikulatuta ez daudenena ere, bai eta beste kontserbatorio eta entitate batzuekin lankidetza izatea ere, zehazten diren baldintzak betez.

Ikastetxean zehazten diren eta erabilgarri dauden gelak erabiliko dira orkestraren saioak eta emanaldien prestaketak egiteko, kontuan hartuz erabilpen hori dagozkion irakasgaien helburu didaktikoetarako izanen dela, bai eta urteko programazio orokorrean sarturiko lan planean programaturiko jarduerak prestatzeko ere.

c) Teknologia berrien arduraduna.

Teknologia berrien arduradunak zeregin hauek izanen ditu bere ardurapean: ekipo informatikoak eta ikus-entzunezkoak koordinatu eta mantentzea, kontserbatorioko sare informatikoa, gorabeherak konpontzeko laguntza teknikoa, instalatutako ekipoetako material informatikoa eta ikus-entzunezkoa zuzen erabiltzen den begiratzea. Zeregin horietarako astean 4 irakastordu izanen ditu eta, ikastetxearen beharrek horretarako aukera ematen badute, 4 ordu osagarri bitarte.

d) Kanpoko harremanen eta mugikortasun programen arduradunak.

Kontserbatorioko kanpoko harremanen eta mugikortasun programen arduradunak bere eskola ordutegitik astero 3 ordu emanen ditu lan horietarako. Arduradun hori, ikasketaburuak gainbegiraturik, ikastetxean egiten diren prozesuen koordinatzaile gisa ariko da, Erasmus programa eta ezar daitezkeen beste batzuk garatu eta egoki funtzionatzeko behar diren ekintzak ezarri, abiarazi eta burutzen.

Kanpoko harremanen eta mugikortasun programen arduradunak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Kontserbatorioko curriculum proiektuaren prestakuntzan parte hartzea.

b) Kontserbatorioak ikasturtean garatzen dituen jarduera osagarrien eta ikasketez kanpokoen urteko programa prestatzen parte hartzea. Programa horretan departamentuen, irakasleen eta ikasleen proposamenak bilduko dira.

d) Zuzendaritza taldeari laguntza ematea Kontserbatorioko jarduera osagarriak eta ikasketez kanpokoak programatzen eta garatzen.

e) Kontserbatorioko jarduera osagarriei eta ikasketez kanpokoei buruzko informazioaren berri ematea ikasleei, parte har dezaten bultzatzeko.

f) Beste departamentuen, klaustroaren eta ikasleen ordezkarien laguntzarekin programatutako jarduerak sustatu, koordinatu eta antolatzea.

g) Kontzertuak, hitzaldiak, ikasleen emanaldiak kontserbatoriotik kanpo, hezkuntza arloko trukaketak eta ikasleekin ikastetxetik kanpora egiten den edozein txango edo bidaia antolatzeko lanak koordinatzea.

h) Europar Batasunak edo beste erakunde batzuek antolatutako hezkuntza programetan kontserbatorioko ikasleek eta irakasleek parte hartzea kudeatzea.

i) Kontserbatorioko ikasle eta irakasleen joan-etorriei buruzko informazioaren berri ematea Hezkuntza Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan, haiek aurreikusita egon edo burutuak izan.

j) Jarduera osagarriak eta ikasketez kanpokoak egiteko baliabide ekonomikoak banatzea.

k) Egindako jardueren ebaluazioa jasoko duen memoria egin eta urteko programazio orokorraren azken memorian sartzea.

e) Bost irakasgai edo gehiago ematen dituzten irakasleak.

Bostetik bederatzira bitarte irakasgai ematen dituzten irakasleei bat kenduko zaie irakastorduetatik. Hamar irakasgai edo gehiago ematen dituztenei, bi irakastordu kenduko zaizkie.

f) 58 urtetik gorako irakasleak.

58 urtetik gorako irakasleei Hezkuntza Departamentuaren indarreko legerian irakastordu murrizketaren gainean horretarako ezarrita dauden baldintzak aplikatuko zaizkie.

g) Departamentuko burutza.

Departamentuko buruek irakastordu batzuk erabiliko dituzte goi mailako musika ikasketen curriculum proiektuak egin edo berrikusteko; horretarako lan plana aurkeztu beharko dute. Lanerako plan hori, curriculum proiektua osatzen duten departamentuko programazio didaktikoekin batera, kontserbatorioko urteko programazio orokorrari batuko zaio eta, adostatun dokumentuekin batera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko da.

Lan planak ikasturte osoan egin behar diren zereginak hartuko ditu kontuan: bai departamentuko buruak horretarako orduetan eginen dituenak, bai eta jarduera horretarako dauden ordu osagarrietan bertako kide guztiek eginen dituztenak ere. Departamentuko buruek urte hasieran zehaztutako planaren jarraipena eginen dute etenik gabe eta, horretarako, astero departamentuko kide guztiekin lan hori egiteko dauden bi orduetan egiten dituzten saio guztien aktak idatziko dituzte.

Ikasturtearen amaieran, departamentuko buruek aurkeztu beharko dute, beren departamentuari dagokion azken memoriarekin batera, ikasturtean curriculum proiektuari buruz egin den lanaren txostena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, ikasturte osoan, aurkeztu den plana betetzen ote den aztertuko du.

h) Ikerketa.

Ikerketa proiektuetarako deialdi bat hasiko da 2013ko martxoaren inguruan. Interesa duten irakasleek 2013-2014an garatzeko proiektuak aurkezten ahalko dituzte. Proiektuak irizpide hauen arabera hautatuko dira: proposamen egilearen ikerketarako prestakuntza, proiektatutako ikerketaren bideragarritasuna, interesa eta erabilgarritasuna, eta abar. Irakasleek, beren proiektuak hautatuz gero, murrizketa izanen dute irakastorduetan, 2013-2014 ikasturtean. Haiek aurkezteko epeak eta baldintzak garaiz emanen dira aditzera.

I) Karrera bukaerako lan eta itunen gaineko tutore-lana.

Baldintza hauetan eginen da karrera bukaerako lanen gaineko tutore-lana:

Astean 30 minutu emanen dira ikasle bakoitzarekin, lana aurkeztu eta defendatzeko edo ituna egiteko eguna arte. Irakasle arduradunari konpentsatzeko, modalitate hauetako bat edo bien arteko konbinazio bat aplikatuko da; zenbat tutoretza dituen eta noiz artekoak, horren arabera.

a) Jagoletza ordu bat kenduko da 30 minutuko tutoretza-lanaren truke, horrek iraun bitartean.

b) Ordu kopuru bera kenduko zaio 2013-2014an irakastorduetatik 2012-2013 ikasturtean karrera bukaerako lan edo itunetan tutoretza-lana egin duen irakasleari.

Irakasleak eta ikasketaburuak zein den konpentsazio modu egokiena adostuko dute kasu bakoitzean.

B.-Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzaren asteko ordutegian irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost ordu izanen dira astean guztira.

Astean zenbatzeko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleitutako eginkizunen arabera, honako hauek sartzen ahalko dira:

a) Jagoletza orduak.

c) Astean ordu bat departamentuaren bileretarako.

d) Astean bi ordu, gutxienez, ikasketen gaineko tutoretza lanak egiteko. Departamentuko buruek bi ordu horiek departamentuko burutzako lanak eta koordinazio pedagogikorako batzordearen bileretan parte hartzeko erabiliko dituzte.

Jagoletza-orduak eta c), d) eta e) ataletan aipaturiko ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak behar den bezala egiten badira, irakasleek, bakoitzaren ordutegi pertsonalean agertu behar duten asteko 25 orduetara ailegatu arte, ondoko ordu hauek sartzen ahalko dituzte astean zenbatu beharreko ordu osagarrien artean, irakasle bakoitzari esleitutako jardueren arabera:

f) Ordu bat astean irakasleek eskola kontseiluan dituzten ordezkarientzat.

g) Zuzendaritza taldeko kideen koordinazio lanetarako orduak.

h) Irakasle taldeek kontserbatorioak parte hartzen duen erakunde-proiektuetan lan egiteko orduak.

C.-Jagoletza.

Kontuan harturik Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen ezaugarri bereziak, jagoletza kontzeptuak esan nahi du kontserbatorioak erantzukizuna duela eskola ordu guztietan irakasleen arretapean dauden eremuak izanen direla bermatzeko, horrela ikasleak, nahi badute, eremu horietan beren ikaskuntza prozesuaren zereginetan aritu ahal izateko. Irakaskuntzarako eremuen funtzionamendu egokia ere bermatuko da.

Kontserbatorioa, eta, hortaz, bertako zuzendaria, haren ordezkaria den aldetik, ikasleen arduraduna da eskolako orduetan; beraz, ikastetxean uneoro behar adina irakasle izan behar da jagoletza-lanean.

Jagoletzako irakasleen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Ikastetxeak jagoletzarako jartzen dituen eremuetan egoten diren ikasleei arreta ematea.

b) Jagoletza aldian sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, baita ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako kudeaketak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

c) Bere jagoletza txandan irakasleek duten puntualtasunaren eta asistentziaren berri ematea.

Ikasketaburuak jagoletza orduen eguneroko kontrola eginen du. Jagoletza orduei buruzko txosten bat eginen du astero, eta horretan, gutxienez, honako datuak sartuko ditu:

a) Irakasleen hutsegite eta atzerapenak.

b) Kontserbatorioko edozein eremutan izan diren gorabeherak.

c) Gertatu diren istripuak.

d) Jagoletzako irakasleen sinadurak.

Irakasleek jagoletza-lana eginen dute asteko zenbait ordutan, kontserbatorioaren beharren arabera. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da irakasle bakoitzaren asteko ordutegian irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost ordu izanen direla guztira astean.

Arreta berezia edo jagoletza modu desberdin batez egitea eskatzen duten egoeretan, kontserbatorioko zuzendariak edo ikasketaburuak zilegi izanen du irakasle batzuk eskatzea ordu horiek betetzeko.

D.-Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzak ikastetxean nahitaez egin behar dituen asteko 30 orduak betetzeko, falta diren bost orduak hilean zenbatuko dira eta ondoko jardueretarako izanen dira:

a) Klaustroko bileretan parte hartzeagatik.

b) Ebaluazioko eta irakaskuntza taldeko bileretara joateko.

c) Curriculum proiektua prestatu, berrikusi eta eguneratzeko lanetan sartutako orduak. Era berean, hezkuntza proposamenak ikasketa plan berrietara urratsez urrats egokitzeko Hezkuntza Departamentutik ezartzen diren lan planei erantzunen zaie. Ikastetxeak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horretan irakasle guztiek parte hartzeko.

d) Beste jarduera osagarri eta ikasketez kanpoko batzuetarako.

Jarduera jakin batzuk egiteko, astean ordu tarte bat gordeko da, eta irakasle guztiek gutxienez 2 ordu izanen dituzte klaustroaren bilerak, ebaluazio bilkurak eta, oro har, kontserbatorioaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste jarduera batzuk egiteko.

3.-Ordutegiak egin, onetsi eta argitaratzea.

Ikasketaburuak ordutegiak prestatuko ditu klaustroak ezarritako irizpide pedagogikoei eta jarraibide hauetan ezarri denari jarraikiz; halaber, bermatu eginen da ordutegia funtzionala izatea ikasleentzat, baina lehentasuna kontserbatorioaren beharrek izanen dute beti.

Ikastetxeko matrikula bukatu ondoren, ikasketaburuak irakasgai bakoitzeko ikasleen eta taldeen kopurua jakinaraziko die departamentuei.

Ordutegiak prestatzean kontuan izanen da "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean ere irakasle lana egiten duten irakasleen egoera, bi kontserbatorioetan dituzten ordutegiak bateratu ahal izateko.

Irakaslana espezialitate bakoitzeko katedradunen artean banatuko da lehenik. Irakaslan guztia betetzerik ez badute bakar-bakarrik, atal honetan deskribatutako kategoriak sartuko dira sistema horretan, beharren eta ezarritako ordenaren arabera.

Antolaketak hala eskatzen duen aldiro, irakaslana betetzea dagokien katedradun, irakasle eta profesional espezialisten multzoa zehaztu ondoren, taldeak eta ikasleak hautatuko dira. Hautapen hori egiteko departamentuko kideak ados jartzen ez badira, ondoko prozedura aplikatuko da.

Atal honetan ezarritako ordenaren arabera, lehenik hautatu behar duen irakasleak beretzat lehentasunezkoa den irakasgai eta kurtsoko ikaslea edo ikasle taldea hautatuko du; ondoren, hautatzeko bigarrena den irakasleak eginen du eta, horrela, hurrenez hurren, espezialitateko eta departamentuko irakasle guztiek lehenengo txanda egin arte. Lehenengo txandaren ondotik beste batzuk eginen dira, irakasleek beren irakastorduak osatu arte edo departamentuari dagozkion irakasgai, ikasle eta talde guztiak esleitu arte.

Bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da eta departamentuko kide guztiek sinatuko dute; aktaren kopia bat ikasketaburuari emanen zaio.

Arestian adierazi diren ondorioetarako, departamentu bakoitzeko irakasleek hautatzeko duten lehentasuna ordena honen araberakoa izanen da:

1. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, behar den espezialitateko titularrak.

2. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

3. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, atal honetako 4. puntuko 1. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

4. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan katedradunen kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

5. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak.

6. Zerbitzu eginkizunetan dauden Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak.

7. Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioak.

8. Aldi baterako irakasle kontratudunak eta profesional espezialistak.

Hautatzeko lehentasuna, lehenbiziko bost atalei dagokienez, antzinatasun handiena izateak emanen du eta, antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren:

-Kontserbatorioan antzinatasun handiena.

-Kidegoan edo Administrazioan lehenik sartu izana, eszedentzia urteak zenbatu gabe.

-Sarrerako hautapen prozesuetan puntu gehien izatea.

8. atalean, lehentasuna ezarriko da irakasleek Giza Baliabideen Zerbitzuko zerrendetan duten tokiaren arabera.

Hori hala izanik ere, salbuespenezko kasuetan, eta plantilla prestatzeko prozesuan sortzen diren beharrei erantzuteko, Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahal du, egokia iruditzen bazaio, irakasgai edo espezialitate batzuk horien titular ez diren irakasleek emateko, kontuan izanik baimendutako espezialitateko irakasgaien edukiak eta horien titular ez den irakaslearenak hurbilak diren.

Ikasketaburuak egiaztatuko du departamentuko kide guztien irakastorduak eta derrigorrez kontserbatorioan egin behar dituzten gainerakoak bat datozela honako jarraibide hauetan ezarri denarekin, eta begiratuko du ea ikasle guztiei eta ikasle talde guztiei arreta ematen zaien eta ordu guztiak bete gabe dituen irakaslerik ba ote dagoen.

Lan horiek guztiak egin ondoren, ikasketaburuak, irakasleen klaustroak ordutegiak egiteko ezarri dituen irizpide pedagogikoak kontuan hartuta, behin betiko ordutegiaren proposamena eginen du, departamentuek egindako irakasgaien eta mailen banaketaren arabera.

Irakasleen eskola ordutegia astean lau egunetan gutxienez banatuko da, lanaldi partzialerako kontratatutako irakasleen kasuan izan ezik. Nolanahi ere, egunean 6 irakastordu gehienez.

Bestalde, kontserbatorioko irakasle guztiek batera egon beharko dute ikastetxean klaustroaren bileretan, ebaluazio saioetan, ikasleen bileretan eta kontserbatorioaren funtzionamendu egokirako programatzen diren bestelako jardueretan parte hartzeko; gutxienez 2 ordu izanen dira irakasle guztiak batera egoteko denbora hori.

Ordutegi orokorraren barnean, kontserbatorioak ezartzen duen ordu tarte egokienean, egunean 4 ordu gutxienez astelehenetik ostiralera, zuzendaritza karguren batek egon beharko du ikastetxean.

Ikasle baten baja gertatzen bada eta hori betetzen ez bada, irakasleak hutsik duen denbora nola erabili zuzendaritzak erabakiko du:

-Denbora hori beste ikasle batzuei eskainiz: atzeratuta dauden ikasleei laguntzeko, aurreratuenak sustatzeko, etab.

-Beste jarduera batzuk egiteko.

-Material pedagogikoa prestatzeko.

-Beste batzuk.

Musika-tresnen eskoletan, hala taldekoak nola bakarkakoak, baldin eta ikasle bat ez bada bertaratzen, denbora hori bertaratu diren ikasleei arreta emateko erabiliko da, eta ezin izanen da bertaratu ez diren ikasleei dagokien denbora murriztu eskolak emateko ordu guztien multzotik.

Kontserbatorioaren ordutegia onesteko, urriaren 31 baino lehen igorri beharko da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura.

Kontserbatorioaren ordutegia Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsiko du; onetsi bitartean, irakasleek ikasketaburuak egin eta zuzendariak behin-behinekoz onesten duen ordutegia bete behar dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak hartuko du edozein erreklamazioren gaineko ebazpena.

Ikastetxearen egoera agertzen duen informazioak iragarki oholeko toki ikusgarri batean, ikasketaburuaren bulegoan eta sarbide guztietan egon beharko du denbora guztian. Informazio horretan, bereziki, irakasle bakoitzaren ordutegia eta lan tokia adieraziko dira, zehazki, bakoitzaren irakastorduak, tutoretza orduak, jagoletza orduak, departamentuko bilerak eta abar.

Informazio hori guztia hezkuntza komunitateko kide guztien eskura egonen da. Era berean, zuzendaritza kargu bakoitza kontserbatorioan zein ordutan egonen den ere adieraziko da.

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean ere eskolak eman behar dituzten irakasleek edo ordutegia hantxe osatu behar dutenek ikastetxe horretako departamentu didaktikoetarako ezarritako hautapen ordenan parte hartu beharko dute.

Ondotik aipatzen diren espezialitateetako funtzionarioek, 2012-2013 ikasturtean espezialitatea aldatzeko eskubidea erabili edo goi mailan irakatsi nahi badute eta hala jakinarazi badiote idatziz ikasketaburuari, eta aukera hori hartzeagatik jatorrizko departamentu didaktikoan ez beste batean jardun behar badute, egin behar duten lanari dagozkion departamentuetako bileretara joan beharko dute:

-Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

-Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, atal honetako 4. puntuko 1. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

-Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

4.-Goi mailan irakasteko baldintzak.

-1. taula.

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko funtzionarioek, goi mailako titulazioaren jabe eta eskuineko zutabeko espezialitateen titularrak badira, aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta ezartzen den prozedurari jarraikiz, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoari dagozkion ezkerraldeko zutabeko espezialitateak irakasteko, bi zutabeen arteko korrespondentziari jarraikiz.

KATEDRADUNEN KIDEGOKO
ESPEZIALITATEAK

KATEDRADUNEN KIDEGOKO
ESPEZIALITATEAK

Akordeoia

Akordeoia

Harmonia eta melodia lagundua

Konposizioaren oinarriak

Harpa

Harpa

Kantua

Kantua

Klarinetea

Klarinetea

Klabea

Klabea

Konposizioa eta instrumentazioa

Konposizioaren oinarriak

Kontrabaxua

Kontrabaxua

Abesbatzen eta ahots taldeen zuzendaritza

Abesbatza

Orkestrako eta musika-tresnen taldeko zuzendaritza

Orkestra

Fagota

Fagota

Moko-txirula

Moko-txirula

Zeharkako txirula

Zeharkako txirula

Folklore musikala

Musikaren historia

Gitarra

Gitarra

Ganbera musika

Ganbera musika, antzinakoa

Musikologia

Musikaren historia

Oboea

Oboea

Organoa

Organoa

Pedagogia musikala

Musika hizkuntza

Perkusioa

Perkusioa

Pianoa

Pianoa

Bat-batekotasuna, musika tresnen tonu-aldaketa eta akonpainamendua

Konposizioaren oinarriak

Saxofoia

Saxofoia

Tronboia

Tronboia

Tronpa

Tronpa

Tronpeta

Tronpeta

Tuba

Tuba

Txistua

Txistua

Biola

Biola

Biolina

Biolina

Biolontxeloa

Biolontxeloa

-2. taula.

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko funtzionarioek, eskuineko zutabeko goi mailako titulazioaren jabe badira, aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta ezartzen den prozedurari jarraikiz, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoari dagozkion ezkerraldeko zutabeko espezialitateak irakasteko, bi zutabeen arteko korrespondentziari jarraikiz.

KATEDRADUNEN KIDEGOKO
ESPEZIALITATEAK

ZER GOI MAILAKO TITULAZIO
IRAKASTEN AHAL DEN

Akordeoia

Akordeoia

Harmonia eta melodia lagundua

Harmonia, kontrapuntua, konposizioa eta instrumentazioa

Harpa

Harpa

Kantua

Kantua

Klarinetea

Klarinetea

Klabea

Klabea

Konposizioa eta instrumentazioa

Harmonia, kontrapuntua, konposizioa eta instrumentazioa

Kontrabaxua

Kontrabaxua

Abesbatzen eta ahots taldeen zuzendaritza

Abesbatzen zuzendaritza

Orkestrako eta musika-tresnen taldeko zuzendaritza

Orkestrako zuzendaritza

Fagota

Fagota

Moko-txirula

Moko-txirula

Zeharkako txirula

Zeharkako txirula

Folklore musikala

Musikologia

Gitarra

Gitarra

Ganbera musika

Ganbera musika

Musikologia

Musikologia

Oboea

Oboea

Organoa

Organoa

Pedagogia musikala

Pedagogia musikala

Perkusioa

Perkusioa

Pianoa

Pianoa

Bat-batekotasuna, musika tresnen tonu-aldaketa eta akonpainamendua

Solfeoa, musikaren teoria, tonu-aldaketa eta akonpainamendua

Saxofoia

Saxofoia

Tronboia

Tronboia

Tronpa

Tronpa

Tronpeta

Tronpeta

Tuba

Tuba

Txistua

Txistua

Biola

Biola

Biolina

Biolina

Biolontxeloa

Biolontxeloa

5.-Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia orria.

Zuzendaritza taldeak irakasleak kontserbatorioan egoten diren kontrolatu behar du, baita ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan ere. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, lan araubideko kontratudunak zein egunetan hasten diren lanean.

Kontserbatorioko zuzendariak, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, aurreko hilabeteko asistentzia orriak igorriko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; horretarako, kontserbatoriora bidaliko diren ereduak erabiliko ditu.

Eredu horietan ikastetxean nahitaez egon beharreko orduei buruzko absentzien eta atzerapenen berri emanen da, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita absentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Halaber, norberaren ordutegian agertu ez arren, irakasleek egin dituzten jarduera osagarriak aipatuko dira.

Jarduera horietariko bakoitzean parte hartu duten irakasleak eta egin dituzten orduak adieraziko dira.

Nolanahi ere, asistentzia orrietan honako arau hauek beteko dira:

-"Hutsegitearen arrazoia" laukia ez da inoiz hutsik utziko eta, hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

-Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

-"Hutsegitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren aferetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena eman izana.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein absentzia edo atzerapenen berri emanen diote kontserbatorioari, ahalik eta lasterren.

Ikasketaburuaren ustez, edozein hutsegite edo atzerapen justifikatu gabe badago, idatzita eskatuko zaio irakasleari, bi laguneko epean, aurkez dezala oker hori zuzentzeko egokitzat jotzen duen zer edo zer. Tramite hori eginik justifikatu gabe jarraituz gero, zuzendariak haren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, hartzekoetatik behar dena kentzeko eta dagokion espedientea tramitatzen hasteko. Kasuko irakasleari ere emanen zaio horren berri idatziz.

Irakasleek hutsegitearen frogagiriak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, hark eskatu gabe.

Asistentzia orriaren kopia bat jendaurrean paratuko da, ikusgai, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen. Beste kopia bat eskola kontseiluaren esku jarriko da.

Irakasleen hutsegiteen egiaztagiriak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) kontserbatorioko zuzendaritzan geldituko dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normala aldatzen duten gorabehera guztiak berehala jakinaraziko zaizkio telefonoz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta, ondoren, asistentzia orrietan jasoko dira.

IV.-Ikastetxearen jarduna.

1.-Alderdi orokorrak.

Kapitulu honetan aipatutako organo guztien zeregina eskola jarduera eta jarduera osagarri guztien koherentzia bermatzea da, kontserbatorioaren helburuak modu eraginkorrean lortzeko.

2.-Gobernu organoak.

Zuzendaritza taldeak bere irakastorduetatik gehienez ere 38 erabiliko ditu karguetako eginkizunetan, bere irizpidearen arabera banatuta.

Dena dela, puntu honetan xedatutakoa egokitu beharko da ikastetxeetako zuzendaritza taldeak funtzionamendurako aproposak diren antolaketa neurriak aplikatzeko indarra duen araudian ezarritakoa bete dadin.

3.-Kide anitzeko gobernu organoak.

3.1. Eskola kontseilua.

Sortzen diren lanpostu hutsak eskola kontseiluen urteroko deialdiaren ondorioz berrituko dira.

3.2. Irakasleen klaustroa.

Klaustroko burua kontserbatorioko zuzendaria izanen da. Kontserbatorioan irakasten duten irakasle guztiek osatuko dute klaustroa.

4.-Irakaslana koordinatzeko organoak.

Hauek dira irakaslana koordinatzeko organoak kontserbatorioan: koordinazio didaktikoko departamentuak, koordinazio pedagogikorako batzordea eta tutoreak. Ikasle bakoitzak irakasle-tutore bat izanen du, bere espezialitatearen arabera.

Organo horien zeregina eskola jarduera eta jarduera osagarri guztien koherentzia bermatzea da, kontserbatorioaren helburuak modu eraginkorrean lortzeko.

4.1. Koordinazio didaktikoko departamentuak.

A.-Alderdi orokorrak.

Departamentu didaktikoak lan egiteko taldeak dira, eta horien xedea irakasleak kontserbatorioko bizitzan integratzea da; departamentu horien erantzukizuna da espezialitate eta irakasgaiei dagozkien ikasketak antolatu eta garatzea, bai eta dagozkien eskumenen esparruan agintzen zaizkien jarduerak egitea ere.

Irakasleek irakaskuntzaren antolakuntzan parte hartzeko duten ohiko bidea dira; halaber, kideek aldian-aldian egiten dituzten bileren bidez, hobekuntza pedagogikoan eta zientifikoan etenik gabe aurrera egiteko bitartekoak dira.

Erantzukizuna eta zuzendaritza departamentuko buruari dagozkio eta, hori ez dagoenean, ikasketaburuari.

B.-Departamentu didaktikoen osaera.

Kontserbatorioan departamentu didaktiko hauek izanen dira:

-Ahots eta instrumentu taldeak.

-Kantua.

-Konposizioa.

-Harizko musika-tresnak.

-Haizezko eta perkusiozko musika-tresnak.

-Teklazko musika-tresnak.

-Jazza.

-Musikologia.

-Pedagogiakoa.

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean ere irakasle lana egin behar duten irakasleak, horren ondorioz, kontserbatorio horretan dagozkien departamentuetan ere sartuko dira. Horrelakoetan, irakasleek bi kontserbatorioetako departamentu didaktikoek deitzen dituzten bileretara joan behar dute.

C.-Departamentuen eginkizunak.

Departamentu didaktikoen eginkizunak honako hauek dira:

1. Ikasturte bakoitzeko irakaskuntza antolatzea eta programatzea, departamentuko irakasgai edo espezialitateen ikasketak garatuz.

2. Ikasturtea hasi aurretik, departamentuko irakasgai edo espezialitateen programazio didaktikoa egitea. Lan hori departamentuburuak koordinatuta eta haren zuzendaritzapean eginen da, koordinazio pedagogikorako batzordeak ezarri dituen irizpide orokorrei jarraikiz.

Departamentu guztiek beren programazioak indarra duen legediaren arabera egokitu beharko dituzte.

LOGSEren ikasketa planaren curriculuma osatzen duten irakasgai eta espezialitate guztien programazio didaktikoek honako alderdi hauek izanen dituzte:

-Helburuen multzoa.

-Edukiak eta haien denbora banaketa.

-Eska daitezkeen gutxieneko edukiak.

-Aplikatuko den metodologia didaktikoa.

-Ikasleen ikaskuntzaren ebaluaziorako prozedurak eta irizpideak.

-Kalifikatzeko irizpideak.

-Gainditu gabeko irakasgairen bat duten ikasleentzako errekuperazio jarduerak eta errekuperazio hori lortzeko neurriak.

-Errepertorioa, erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak.

-Beste departamentuekin batera jarduerak programatzea, baldin eta horiek espezialitate edo irakasgai bat baino gehiago hartzen badituzte, esate baterako ganbera musika edo taldea.

-Departamentuak egin nahi dituen jarduera osagarriak eta ikasketez kanpokoak.

LOEren ikasketa plan berriaren arabera ematen diren irakasgaien programazio didaktikoak ikasketa berrietarako indarra duen araudira egokituko dira. Horretarako, irakaskuntza horiek aplikatu eta abian jartzeko behar diren alderdiak jasoko dira, LOGSE sisteman irakasgai eta kurtso bakoitzerako zehaztutako epigrafeez gain, honako alderdi hauek ere jasota: parte hartzen duten gaitasun orokor, zeharkako eta berariazkoak, baita ebaluatu ahal izateko objektibagarri eta neurgarriak diren irizpideak ere.

Irakasgai bakoitzaren programazioaren edukia jendaurrean jarri beharko da ikasturtea hasi aurretik, eskolako komunitateko kide guztiek horren berri izan dezaten.

Departamentuburuek programazioaren jarraipena eginen dute. Jarraipenaren berri departamentuko bileretako aktetan jasoko da.

Kontserbatorioko zuzendaritzak egiaztatu eginen du programazio horiek jarraibide hauetan ezarri dena betetzen duten. Horrela ez bada, zuzendaritzak programazio hori hartu eta kasuan kasuko departamentuari itzuliko dio, berriz egin dezan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak programazio didaktikoen gaineko adostasun agiriak berrikusiko ditu eta egin beharreko aldaketak bilduko dituen txostena igorriko du ikastetxera edo departamentu bakoitzera.

3. Departamentua osatzen duten espezialitate edo irakasgaien programazioen alderdi orokorrekin lotuta dauden irizpideak bateratzea, horien arteko koherentzia bermatzeko eta ebaluazioaren oinarrizko ildoak ezartzeko, irakasleen klaustroaren irizpideei jarraikiz.

4. Behar diren probak egitea, indarrean dagoen arautegian ezarri denarekin eta ebaluazioaren oinarrizko ildoei buruz hartu diren erabakiekin bat.

5. Zuzendaritza taldeari eta irakasleen klaustroari kontserbatorioaren hezkuntza proiektuari buruzko proposamenak aurkeztea.

6. Zuzendaritza taldeari eta irakasleen klaustroari urteko programazio orokorrari buruzko proposamenak aurkeztea.

7. Koordinazio pedagogikorako batzordeari Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren araberako ikasketa plan berrien hezkuntza garapenari buruzko proposamenak egitea.

8. Koordinazio pedagogikorako batzordeari onarpen probei eta mailara heltzeko probei buruzko proposamenak aurkeztea.

9. Jarduera osagarriak eta ikasketez kanpokoak antolatzea eta koordinatzea, bidezko organoek ezarri dituzten irizpideak eta klaustroak zuzendaritza taldeari aurkeztu dizkion proposamenak betez.

10. Beste departamentu batzuekin batera lankidetzan aritzea baterako jarduerak antolatzen, bai eskolako jarduerak bai osagarriak, ikasketaburuarekin koordinatuta.

11. Liburutegiaren Ekintza Planaren diseinuan eta garapenean parte hartzea, zerbitzu horrek jardun ahal izateko zehazten diren lanetan aktiboki lagunduz.

12. Ebaluazioaren prozesuaren ondorioz ikasleek egiten dituzten erreklamazioei buruzko informazioa ematea eta honako jarraibide hauetan adierazi diren kasuetan ebaztea.

13. Departamentuko irakasgai eta espezialitateen programazio didaktikoaren garapena ebaluatzea eta ebaluazio horrek aholkatzen dituen neurri zuzentzaileak aplikatzea.

14. Ikasturtearen bukaeran memoria egitea eta horretan programazio didaktikoaren garapena eta lortu diren emaitzak ebaluatzea.

Kurtsoko azken memoriak atal hauek izanen ditu:

a) Emaitzen balorazioa.

-Kalifikazioen estatistikak, talde eta kurtsoen arabera.

-Ikasleen errendimenduaren azterketa, errendimendu horren faktoreak azalduta.

b) Funtzionamenduaren balorazioa. Programazioaren garapena.

-Garatutako helburu, eduki eta jardueren balorazioa, bai eta programazioa betetzeko erabilitako metodologia eta baliabideena ere, eta ager litezkeen akatsen zergatiak azaldu eta zuzenketak proposatzea.

-Baldin eta programazio pertsonalizaturik badago, aurreko analisi hori errepikatu beharko da horietariko bakoitzerako, eta konparazio azterlan bat egin.

-Ebaluazioa egiteko erabili diren irizpide, prozedura eta jardueren balorazioa.

-Egindako jarduera osagarriei eta ikasketez kanpokoei buruzko iruzkina: berariazko helburuak, ukitutako taldeak, balorazioa, aurkitutako zailtasunak, eta abar.

c) Goi mailako ikasketen curriculum proiektuak prestatu, berrikusi eta eguneratzeari buruz egin den lanaren balorazioa.

15. Irakasleen eguneratze zientifikoa eta didaktikoa bideratuko duten prestakuntza jarduerak sustatzea.

16. Ikaskuntza prozesuan estrategia metodologikoak bideratu eta sustatuko dituzten bitartekoak eta baliabideak aukeratzea. Eginkizun horretarako, departamentuak, besteak beste, ondoko irizpide hauek hartuko ditu kontuan: irisgarritasuna eta eraginkortasuna, motibazioa, edukien aberastasuna, errealitatearekiko erlazioa eta ikaskuntza esperientzien antolakuntza.

17. Ebaluazio eta errekuperaziorako irizpide komunak prestatzea.

D.-Departamentu didaktikoen bilerak.

Irakasleek beren departamentu didaktikoak deitzen dituen bileretara joan behar dute. "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean ere irakasle lana egin behar duten kontserbatorioko irakasleak bi kontserbatorioetan dagozkien departamentu didaktikoetakoak izanen dira aldi berean.

Irailean, departamentu didaktikoek behar diren bilkurak eginen dituzte, alde batetik, azken ebaluazioetako emaitzak aztertzeko eta, bestetik, hurrengo ikasturteko irakasgaien programazioak prestatzeko.

Ikastetxeko ordutegiaren barruan, eskolaldia bitartean ordu bat utziko da gutxienez astean, departamentu didaktikoko kide guztiak bil daitezen; ordu hori ikastetxeko eskola ordutegian agertuko da, bai eta irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean ere.

Bilera horietariko bat, hilean behin, programazioen garapena ebaluatzeko eta ebaluazioak aholkatzen dituen neurri zuzentzaileak ezartzeko izanen da.

Ekainean, departamentuko kideak bildu eginen dira lan plana, lorpenak eta hurrengo ikasturterako behar dituen zuzenketak aztertzeko; horri dagokion azken memoria eginen da, eta kontserbatorioko zuzendaritzari emanen zaio, ekainaren 30a baino lehen, eta, ondoren, zuzendaritzak urteko programazio orokorrari buruzko memorian sartuko du eta, dena, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura uztailaren 10a baino lehen igorriko.

Departamentu didaktikoen bilkura guztien akta eginen da akta liburuan. Akta horiek departamentuburuak egin eta sinatuko ditu.

Halaber, departamentuek, akta liburuaz gain, inbentario liburua ere eguneratua izanen dute eta, bertan, material inbentariagarri guztien zerrenda azalduko da.

Departamentuan, ikasturtean zehar ikasleen ebaluazioa egiteko erabili diren proba eta dokumentuak gordeko dira, gutxienez hiru hilabetez, edo behar den denboraz, ikasleen erreklamazioak aurkezteko ezarritako prozeduraren tramitazioari jarraikiz.

E.-Departamentu didaktikoetako burutza.

Departamentu didaktikoetan elkarlanean aritzen dira, talde lana da; horretan, bertako kide guztiek lagunduko eta parte hartuko dute. Departamentu bakoitzak buru bat izanen du eta bere esku egonen da departamentuaren ardura; bera izanen da departamentuko kideen elkarlana koordinatu eta zuzenduko duena.

Departamentuko burua izendatzea kontserbatorioko zuzendariari dagokio eta irailean eginen du; kargu horrek ikasturte bateko iraupena izanen du.

Ahal dela, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun bat izanen da departamentuko burua.

Departamentuburuak departamentuaren ardura du eta eginkizun hauek:

-Departamentuko lana zuzentzea.

-Bilerak antolatu, prestatu, deitu eta zuzentzea.

-Lanak kideen artean banatzea.

-Departamentuan sartzen diren irakasle berriei harrera egin, arreta eman eta orientabideak ematea.

-Departamentuko programazioak eta ikasturteko azken memoria idaztea.

-Urriaren 10a baino lehen programazioen ale bat kontserbatorioko zuzendariari ematea.

-Programazioak betetzen diren begiratzea, gutxieneko eduki eta mailei dagokienez.

-Koordinazio pedagogikorako batzordeko kide den neurrian, curriculum proiektuen prestakuntzan parte hartzea, antolamendu akademiko berriko ikasketak izanez gero.

-Departamentuak curriculum proiektuak prestatzeko egin behar duen proposamena koordinatzea.

-Departamentuan atzematen den edozein akatsen berri ikasketaburuari ematea.

-Bilera bakoitzaren akta egin eta akta liburuaren ardura izatea.

-Inbentario liburuaren eguneratzea bermatzea.

-Departamentuari esleitu zaizkion eremu, instalazio, material eta ekipamenduen erabilera koordinatzea eta horiek mantentzea.

-Departamentuak material eta ekipamendu zehatza eskuratzeari buruz dituen proposamenak aurkeztea.

-Ikasketaburuarekin eta kasuan kasuko departamentuekin elkarlanean aritzea, batera egin behar diren irakaskuntzako jardueren plangintzan.

-Ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

-Zuzendaritza taldearekin elkarlanean aritzea beste kontserbatorio edo erakunde batzuekiko harremanak sustatzen, horiekin prestakuntza jarduera osagarriak antolatzeko.

4.2. Koordinazio pedagogikorako batzordea.

A.-Koordinazio pedagogikorako batzordea eratzea.

Koordinazio Pedagogikorako Batzordea irailean eratuko da. Honako hauek osatuko dute: zuzendariak, batzordeko burua izanen baita, ikasketaburuak eta departamentuburuek.

Batzordeko buruak idazkari bat izendatuko du, koordinazio pedagogikorako batzordeko kideen artetik hautatuta.

B.-Koordinazio pedagogikorako batzordearen eskumenak.

Koordinazio pedagogikorako batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

-Curriculum proiektuaren prestakuntza zuzendu eta koordinatzea, bai eta egin litezkeen aldaketak ere, eta proiektua idazteko ardura hartzea.

-Klaustroak aurkeztutako irizpideetatik abiatuta, curriculum proiektua egiteko ildo orokorrak ezartzea. Izan ere, departamentu didaktikoek beren lana egitean kontuan hartu beharko dituzte iritzi horiek. Horrela barne koordinazio eta koherentzia bermatuko da.

-Hezkuntza proiektuaren, curriculum proiektuaren eta curriculumaren garapenaren arteko koherentzia ziurtatzea.

-Curriculum proiektua eta bere aldaketak klaustroari proposatzea, ebaluatu eta onetsi ditzan.

-Curriculum proiektua kontserbatorioko irakaslanean betetzen den begiratzea, bai eta ebaluazioa egiten den ere.

-Ebaluaziorako nahiz kalifikaziorako saioen plangintza orokorra eta azterketen egutegia klaustroari proposatzea, ikasketaburuarekin bat.

-Kontserbatorioko irakasleen prestakuntza plana egiteko proposamena klaustroari helaraztea.

-Irakasleen klaustroari honako hauek ebaluatzeko plan bat proposatzea: curriculum proiektua, hezkuntza proiektuaren eta urteko programazio orokorraren irakaskuntzako alderdiak, eskola errendimenduaren bilakaera eta irakaskuntza prozesua.

-Barne ebaluazio bat egitea, non aztertuko baitira planaren garapenean gertatzen diren aurrerapenak eta desegokitzapenak, eta, halaber, kasua bada, horiek zuzentzeko neurriak hartzea edo haien gaineko erabakiak.

-Ezarritako espezialitateetan dauden aukerako irakasgaien eskaintza koordinatzea.

-Kontserbatorioko liburutegia ongi aritzeko laguntza ematea, kontserbatorioak berak ezartzen dituen baldintzetan, eta dagokion Ekintza Planaren garapena sustatzea.

-Koordinazio pedagogikorako batzordearen beraren funtzionamenduari buruzko txostena eskola kontseilura igortzea kurtso bukaeran; kurtsoko azken memorian sartuko da.

4.3. Tutoreak.

A.-Tutorearen izendapena eta eginkizunak.

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko tutoreen izendapena eta eginkizunak goi mailako curriculuma ezartzen duen abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan eta goi mailako musika ikasketetako ebaluazio eta kalifikazio prozesuak arautzen dituen maiatzaren 22ko 379/2003 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz arautuko dira, baita ikasketa plan berriari aplikatu beharreko araudian ezartzen denari jarraikiz. Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren beharrekin bat, tutoretzak ikasketei buruzko orientabideak emateko dira.

B.-Tutoretza orduak.

Irakasle-tutoreak astero bi ordu bete beharko ditu ikasleak hartu eta haiei kasu egiteko, eta bere kargu dituen ikasleen jarduera akademikoan esku hartzen duten beste irakasle batzuekin koordinatzeko bileretarako joateko. Tutoretzako ordu horiek irakasle bakoitzaren ordutegian azalduko dira, eta ikasturtea hasten denean jakinaraziko zaizkie ikasleei.

Ordutegia egiten denean ahaleginak eginen dira ikasleen ordu askeak eta tutoreari esleitu zaizkion orduetariko bat behintzat bateratzeko, tutorea ikasleekin biltzeko aukera egon dadin.

V.-Ikasleen eskubideak eta betebeharrak.

1.-Alderdi orokorrak.

Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, indarreko araudian ezarritakoari jarraituko zaio, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta eginbeharrak ezarri eta ikastetxe horietako elkarbizitza arautzen duen abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretua betez.

2.-Ikasleen asistentzia.

Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 16an emandako 204/2010 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako bizikidetza arautzen du, eta ikastetxeek bizikidetza plana prestatu beharko dutela ezartzen du, ikastetxeko hezkuntza proiektuaren barne.

Ikastetxeko zuzendaritzak hutsegiteak justifikatzeko prozedura finkatuko du eta beharrezkotzat jotzen dituen neurriak ezarriko ditu hutsegiteak justifikatzeko informazioa biltzeko.

Eskoletara behin eta berriz huts egitea eta horren ondorioak ikastetxeko bizikidetzarako erregelamenduan zehaztuko dira.

3.-Erreklamazioak egiteko prozedura.

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa edo proba idatzi zuzendua eta kalifikatua ikusteko.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, hala nola balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko edukiena, kalifikazio irizpideena eta ikasketak ebaluatzeko ikasturtean erabiliko diren prozedurena. Ikasketaburua arduratuko da informazio egokia behar den moduan hedatzeaz.

Irakasle titularrak ikasleek, edo legezko ordezkariek adingabeak baldin badira, programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emanen dizkie. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emanen die, eta ikasleek zilegi izanen dute egin dituzten idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.

Ebaluazioa egiteko tresnak ikasturte amaierako kalifikazioak eman edo azken erabakiak hartu ondoko hiru hilabeteetan gordeko dira gutxienez.

Ikasleek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea irakasle titularrari. Informazio hori eman ondoren ados ez badaude izandako azken kalifikazioarekin, hura berriz aztertzeko eskatzen ahalko diote idatziz ikasketaburuari, jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Azken kalifikazioa eta/edo ziurtagiria ematekoa berraztertzen baldin bada, departamentu didaktikoek edo, kasua bada, epaimahaiek, hurrengo egun baliodunean, berraztertzeko eskaerak ikusi eta dagozkien txostenak eginen dituzte. Txostena ikasketaburuari igorriko zaio eta horrek kopia bat bidaliko die ikasleei edo, hala behar denean, haien legezko ordezkariei.

Ikastetxean berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek, edo legezko ordezkariek, adingabeak baldin badira, zilegi izanen dute kontserbatorioko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Kontserbatorioko zuzendariak, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, espedientea Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira bidaliko du. Espedientea jasotzen duenetik hamabost egun balioduneko epean, zuzendari nagusiak ebazpena emanen du, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenak kontuan izanik. Ebazpen horrek bukaera emanen dio administrazio bideari.

Ikaslearen erreklamazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantzietakoren batean, dagokion zuzenketa agerraraziko da ebaluazio agirietan, kontserbatorioko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

VI.-Onartzeko irizpideak eta matrikulazioa.

1.-Onarpena eta matrikulazioa.

Honako arau hauek aplikatuko dira: Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 98/2010 Ebazpena, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean 2010-2011 ikasturtetik aurrera eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza zehazten duena; abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, goi mailako ikasketen curriculuma ezartzen duena LOGSEren arabera; uztailaren 1eko 110/2010 Foru Agindua, musikako goi mailako ikasketen plana ezartzen duena, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko; abenduaren 27ko 210/2010 Foru Agindua, Musika arloko Graduko goi mailako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa eta titulua arautzen dituena; martxoaren 29ko 48/2011 Foru Agindua, musikako graduko goi mailako ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak ematen dituena, eta uztailaren 5eko 216/2010 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatean, 2010-2011 ikasturtetik aurrera eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan, musikako goi mailako ikasketen plana ezartzeko egutegia finkatzen duena.

LOGSEren ikasketa planeko irakasgaietan, kurtso bat baino gehiago irauten badute, aurreko kurtsoak gaindituta eduki beharko dira hurrengo kurtsoan matrikulatzeko, 3. atalean azaldu bezala matrikula luzatzen denean izan ezik.

Plan horretako gainerako nahitaezko irakasgaietan, ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte matrikula egin ahal izateko:

a) Hirugarren kurtsoko nahitaezko irakasgaietan matrikulatzeko, gaindituta eduki behar dituzte lehen kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak.

b) laugarren kurtsoko nahitaezko irakasgaietan matrikulatzeko, gaindituta eduki behar dituzte bigarren kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak.

Salbuespenez, kontserbatorioko zuzendariak baimena eman dezake hirugarren edo laugarren kurtsoko irakasgaietan matrikula egiteko, nahiz eta lehenengo edo bigarren kurtsoko guztiak gaindituta ez izan, baldin eta ikasleren batek Nafarroakoa ez bezalako curriculuma duen kontserbatorio batean egin baditu ikasketak eta bi curriculumak lotzeko desegokitasunak badaude.

2.-Matrikulari uko egitea.

Ikasleek egiten ari diren irakasgai batzuen edo guztien matrikula deuseztatzeko eska diezaiokete kontserbatorioko zuzendariari, apirilaren 30a baino lehen, baldin eta agiri bidez eta zinez frogatzen badute ondoko inguruabarretariko bat gertatzen dela:

-Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

-Lanpostu bat eskuratu izana.

-Familia beharrak izatea.

Egokitzat jotzen diren txosten guztiak aztertu ondoren, kontserbatorioko zuzendariak eskaerak ebatziko ditu eta matrikula deuseztatzeko baimena emanen du, betiere lehen aipatutako kausaren bat gertatu dela egiaztatua baldin badago eta, horren ondorioz, eskatzailea ezin izan baldin bada eskoletara joan eta ezinezkoa izan baldin bada kalifikatu etengabeko ebaluazio prozesua erabiliz.

Matrikulari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan, dagokion eginbidea agerraraziko da ikaslearen ikasketen espedientean eta kontuan hartuko da uko horrek baimendu den ikasturte horretarako bakarrik balio duela. Halakoetan, ikasleari ez zaizkio zenbatuko horri dagozkion deialdiak.

Matrikula deuseztatu arren ez dira ordaindutako tasak itzuliko.

Matrikula deuseztatu duten ikasleek, hurrengo ikasturtean, irakasgairen batean matrikulatu beharko dute ikasle ofizial izaten segitzeko.

Ikasturteko deialdiak, deuseztatutako irakasgaiari edo irakasgaiei dagozkienak, ez dira zenbatuko ez kurtsoan egoteko denborari ez goi mailako musika ikasketa guztietan egoteko denborari begira.

Kurtso bateko irakasgai bakoitza behin bakarrik deuseztatzen ahalko da.

3.-Matrikula luzatzea.

Salbuespenez, ikasleek zilegi izanen dute matrikulatuta dauden irakasgai baten matrikula luzatzea hurrengo kurtsorako edo kurtsoetarako, baldintza hauek betez gero:

-Kontserbatorioko zuzendaritzari urtarrilean eskatu beharko diote, kontserbatorioak berak ezartzen duen epean. Eskaerarekin batera, idazki bat aurkeztuko dute, irakasgaiaren irakasleak sinatua, adostasuna adierazten duena. Kontserbatorioko zuzendariak erabakiko du eskaeren gainean. Horrek baimendu edo ukatuko ditu eskaturiko luzatzeak. Horretarako, bidezkotzat jotzen dituen txosten osagarriak eskatuko ditu. Matrikula arruntetan bezala, matrikula hirugarren kurtsoko irakasgai baterako luzatzeko, beharrezkoa izanen da lehen kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak gaindituak izatea, eta laugarren kurtsoko irakasgai baterako luzatzeko, berriz, bigarren kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak gaindituak izatea.

-Ikasleak prozedura arruntaren bidez matrikulatutako kurtsoko irakasgaian kalifikazio positiboa lortu beharko du matrikula luzatuta egiten duen irakasgaia kalifikatu aurretik.

-Ikasleei bana-banako arreta ematen zaien irakasgaietan, matrikula luzatzen bada ere, ez da bikoiztuko ikasleari esleitutako irakastaldia.

VII.-Beste jarraibide batzuk.

1.-Irakasleen erantzukizuna.

Hezkuntza Administrazioak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenari jarraikiz, bere gain hartuko ditu irakasle funtzionarioen kontrako auzietatik sortzen ahal diren erantzukizun zibil ordaingarriak; hori ez da eragozpen izanen bidezkoa den kasuetan atzera egiteko ekintza gauzatzeko. Irakasleek, beren jardunean letratuen laguntza behar izanez gero, defentsa egokia izan dezaten ere arduratuko da.

2.-Osaera libreko kredituak.

Hizkuntza eskola ofizialetan egindako ikasketak direla-eta osaera libreko kredituak onartzeari dagokionez, osaera libreko hiru kreditu zenbatuko dira hizkuntza batean gainditutako kurtso bakoitzeko.

Halaber, osaera libreko kredituak onartuko dira kontserbatorioek edo musikako goi mailako ikastetxeek antolatu eta ziurtatzen dituzten jarduerak egiteagatik, hala nola ikastaroak, mintegiak, eskola magistralak edo antzeko jarduerak, eta kreditu bat emanen da hamar orduko. Horretarako, goi mailako musika ikasketak zein kontserbatoriotan egiten diren, bertako zuzendariaren baimena beharko da.

3.-Kontserbatorioko langileen jarduerak.

Urteko programazio orokorrean sartuta ez dagoen edozein jarduera egin ahal izateko, kontserbatorioko zuzendariaren baimen espresa beharko dute bai irakasleek bai hezkuntza komunitateko beste edozein kidek.

4.-Ingurune osasungarriak, osasun hezkuntza eta osasunaren sustapena.

Kontserbatorioak sustatu beharko du ingurune egokia sortzea, ikasle guztien eta eskola komunitatearen osasuna babestu eta sustatzeko baldintzak beteko dituena, eta bizimodu osasungarriak bultzatuko ditu.

Helburu horrekin, proposatzen da hezkuntza planetan bizimodu eta ohitura osasungarriak sustatzeko proposamenak sartzea, honako alderdi hauei lotuak: elikadura, ariketa fisikoa egitea, gorputzaren eta gorputz jarreren higienea, segurtasuna eta istripuen prebentzioa eta drogamenpekotasunen prebentzioa.

Orobat, eskola kontseiluek erretzeko debekua (indarreko legeriak ezartzen duena) zorrozki betearazi behar dute eta neurri egokiak ezarri behar dituzte kontserbatorioan edari alkoholdunik ez saltzeko eta ez kontsumitzeko. Baldintza horiek kontuan hartuko dira ikastetxeko bizikidetza arauak prestatzerakoan.

5.-Berdintasuna.

Indarreko araudian genero berdintasunari buruz ezartzen diren jarraibideak gauzatzeko, Hezkuntza Departamentuak berdintasun plana egin du; hartan, bi helburu estrategiko eta haien garapena jasotzen dira. Haietan ezartzen da berdintasuna eta genero ikuspegia Nafarroako hezkuntza sisteman eta Hezkuntza Departamentuko langileak, baliabideak eta zerbitzuak kudeatzeko politiken diseinuan eta garapenean txertatzeko esparrua.

Lehen helburu estrategikoaren xedea da berdintasuna zeharkako gaitzat hartzea kontuan, hezkuntza sisteman hezkidetzaren helburuak sartzeko aukera gisa. Horretarako, ekinbide ildo hauek ditu:

-Berdintasunaren gaineko helburuak txertatzea arlo, gai eta maila guztietan, eta oinarrizko gaitasunen garapenean.

-Berdintasun plana garatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxeetan eta irakasleak prestatzeko zentroetan.

-Sinergia eta aliantzak sortzea: eskola komunitatea eta gizarte ingurunea informatzea, sentikortzea eta inplikatzea, bizitzan, berdintasunerako hezkuntzaren arloan hartu behar den konpromisoari buruz.

Ekinbide ildo horien garapenean laguntza eta aholkularitza emateko, departamentuak ikastetxeei prestakuntza, laguntza eta aholkularitza emateko Baterako Hezkuntzaren Programa jarri du abian; Diagnostikorako Mintegi batekin hasten da eta, horretan oinarrituta, ikastetxeek hobekuntzarako konpromisoak hartzen dituzte, beren urteko programazio orokorrean berdintasuna eta baterako hezkuntzaren ikuspegia pixkanaka txertatzeko.

Ondoren, baterako hezkuntzaren mintegiak ikastetxeei aukera emanen die beren konpromisoak ikasturte bakoitzean pixkanaka txertatzen joateko; horretarako, beharrezkoak diren koordinazioa, prestakuntza, materialak eta baliabide didaktikoak izanen dituzte.

Ikasturte bakoitzean, diagnostikoa egin nahi duten eta hobekuntzarako konpromisoak hartu nahi dituzten ikastetxeak programa honetan sartzen ahalko dira, irakasleen prestakuntza planean egiten den deialdiaren bitartez.

Ikastetxe parte-hartzaileek helburuak, materialak, baliabideak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte, Nafarroako Baterako Hezkuntzaren Sarearen esparruan. Sare horretan parte hartzearen ondoriozko konpromisoak hartzen dituzten ikastetxeek aukera izanen dute Baterako Hezkuntzaren programan jarraitzeko.

Konpromisoak urteko programazio orokorrean sartzeaz gainera, ikastetxe bakoitzak horien betetze eta garapenari buruzko txostena erantsiko dio ikasturte bukaerako memoriari.

6.-Kontserbatorioez kanpoko jendea sartzea.

Kontserbatorioan edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek zuzendaritza taldearen baimena beharko dute. Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz agertuko da kontserbatorioko agiritegian.

Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako oztopo.

7.-Jarraibide hauen berri ematea.

Zuzendaritza taldeak begiratuko du hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

Iragarkiaren kodea: F1211679