167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

486/2012 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, eskolaldi malgua Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan modu esperimentalean ezartzea onesten duena, 2012-2013 ikasturtean.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 369/2012 Ebazpenak eskolaldi malgua Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako gehienez hogei ikastetxetan modu esperimentalean ezartzeko prozedura arautu zuen, 2012-2013 ikasturtean.

Ebazpen horretan ezartzen dira ikastetxe eskatzaileek bete beharreko baldintzak eskolaldi malguaren ezarpena onesteko.

Behin ikastetxe eskatzaileek aurkeztutako proiektuak azterturik, eta egiaztaturik klaustroko zentsuko, Eskola Kontseiluko zentsuko eta familien zentsuko bozketetako aktek betetzen dutela jarritako beharkizuna, hots, haietako bakoitzean botoa emateko eskubidea duten bi heren gutxienez eskolaldi malguaren alde daudela.

Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren adostasun txostena ikusirik, bidezko da eskolaldi malgua Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan modu esperimentalean ezar dadila onestea, 2012-2013 ikasturtean.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskolaldi malgua ondoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan modu esperimentalean ezar dadila onestea, 2012-2013 ikasturtean:

-Murchanteko Mardones y Magaña IP.

-Obanosko IP.

-Murillo el Frutoko Raimundo Lanas IP

-Corellako José Luis Arrese IP.

-Pitillasko IP.

-Sesmako Virgen de Nievas IP

-Sartagudako Ntra. Sra. del Rosario IP.

-Villatuertako San Veremundo IP.

-Castejóngo Dos de Mayo IP.

-Kasedako Francisco Javier Sáenz de Oiza IP.

-Aurizberriko Auzperri IP.

-Aurizko IP.

-Berbintzanako Río Arga IP.

-Funesko Elías Terés IP.

-Leringo Doña Blanca de Navarra IP.

-Murietako IP.

-Arradako Ximénez de Rada IP.

-Cárcarko Virgen de Gracia IP.

-Oteitzako San Salvador IP.

2. Familien zentsuko gutxienez bi herenen onespenik ez izateagatik, ondoko ikastetxeen eskaerak ezestea:

-Mendabiako San Francisco Javier IP.

-Burlatako Hilarión Eslava IP.

-Cintruénigoko Otero de Navascués IP.

-Arguedasko Sancho Ramírez IP.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin.

Iruñean, 2012ko uztailaren 30ean.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1211375