167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

98/2012 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, Ángel Javier Carrica Arrese jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Ángel Javier Carrica Arrese jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 22an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1212042