161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

114E/2012 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Kasedako eta Zangozako udal mugapeetan, Aragoi ibaitik Bardeako Ubidera ura igotzeko hoditeria baterako Ingurumen ukipenetarako baimen eskaera artxibatzen duena, sustatzaileak, Bardeako Ubidearen Ureztatzaile Elkarteak, atzera eginik.

2012ko martxoaren 3an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko lerroaldean aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Aragoi ibaitik ura igotzeko obra eginez eta 1.700 m-ko hoditeria Bardeako Ubideraino ezarriz ur gehiago lortzea zuen xede proiektatutako jarduketak, "Ebro arroko lehorte aldian jarduteko protokoloan" ezarritakoari jarraituz; izan ere, Bardeako sistemako ureztatze eremua larrialdian zegoen 2012ko martxoan.

2012ko apirilaren 16an, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak informazio osagarria eskatu zuen natura inguruneari egiten zaion kaltea baloratzeko: batez ere, abiaburuko obraren deskripzioa eta "Aragoi ibaiaren erdiko tartea" izeneko Batasunaren Intereseko Lekuko ukipenena, linea elektrikoaren balizko trazaduraren planoa eta babes neurrien eta neurri zuzentzaileen beharra.

2012ko ekainaren 20an, Bardeako Ubidearen Ureztatzaile Elkartearen erantzuna jaso zen, non jakinarazi baitzuen Esako urtegiko erreserba mailak hobekuntza nabarmena izan duela eta arroko erakundeak beste obra bat egitea erabaki zuela Bardeako Ubidearen abiaburuko tartean eta, hortaz, ingurumen baimenaren eskaera deuseztatzeko eskatzen zuela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kasedako eta Zangozako udal mugapeetan, Aragoi ibaitik Bardeako Ubidera ura igotzeko hoditeria baterako Ingurumen ukipenetarako baimen eskaera artxibatzea, sustatzaileak, Bardeako Ubidearen Ureztatzaile Elkarteak, atzera eginik.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Kasedako eta Zangozako Udalei eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko uztailaren 26an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1211137