161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

112E/2012 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena aireko 13,2/20 kv-ko linea elektrikoaren, aireko 100 kva-ko transformazio zentroaren eta lur azpiko behe tentsioko linearen proiekturako, Barillasko 1. poligonoko 261. lurzatian dagoen upategia energia elektrikoaz hornitzeko. Sustatzailea Roberto Antón Aguirre da.

ESPEDIENTEA

Ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: aireko 13,2/20 kv-ko linea elektrikoa, aireko 100 kva-ko transformazio zentroa eta lur azpiko behe tentsioko linea.

IBEHFL Erregelamenduaren eranskina: 2C-Ingurumen ukipenetarako baimenaren mende dauden jarduerak eta proiektuak.

Udalerria: Barillas.

Sustatzailea: Roberto Anton Agirre.

Eskaeraren data: 2012/05/10.

2012ko maiatzaren 5ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektatutako jardueraren helburua da aireko eta lur azpiko 13,2 kV-ko linea elektrikoa egitea, Barillasko 1. poligonoko 261. lurzatian dagoen upategia energiaz hornitzeko. Horretarako, aireko deribazio bat egin gogo da. 13,2 kV-ko "Cascante-Monteagudo" linea elektrikoko 10.10 euskarritik abiatuko da, 50 metro inguruko luzerarekin; handik lur azpikoa eta behe tentsiokoa izanen da, upategira iritsi arte 200 metro inguru luze izanen den lur azpiko kanalizazioaren bitartez.

2012ko maiatzaren 21ean, txostena eskatu zaie Barillasko Udalari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, aireko 13,2/20 kv-ko linea elektrikoaren, aireko 100 kva-ko transformazio zentroaren eta lur azpiko behe tentsioko linearen proiekturako, Barillasko 1. poligonoko 261. lurzatian dagoen upategia energia elektrikoaz hornitzeko. Sustatzailea Roberto Antón Aguirre da.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean egonen da:

-Proiektu teknikoarekin bat, eta hegaztiak zaintzeko eta linea berrian elektrokuzio arriskua murrizteko baldintzak bete daitezen, lotzeko kateak halako isolagailuekin osatuko dira non lotzeko gurutzeta metalikoaren eta isolatu gabeko elementu eroalearen arteko tartea ez baita izanen 70 zentimetrotik gorakoa. Euskarri guztiak aurkeztutako proiektu teknikoko planoei jarraikiz eraikiko dira.

-Linearen bukaerako euskarrietan elektrokuzio arriskua murrizteko, erabat isolatuko dira lineako eroaleen eta XS zirkuitu-etengailuen arteko lotura zubiak, horien eta tximistorratz autobalbulen arteko lotuneak eta horien eta loturako botilen artekoak. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Bestetik, tximistorratz autobalbulak BCAC ("Bushing Connection Animal Cover") estalki aurremoldeatuekin edo antzekoekin babestuko dira.

-Deribazioko zubi loka guztiak forratuko dira linea nagusiko eta deribazioko zubien artean, maniobratzeko edo babesteko elementurik izan edo ez.

-Lanak bukatuta, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari txosten fotografikoa igorri beharko zaio, proiektuan, Ingurumen ukipenen azterlanean eta hegaztiak zaintzeko arauetan aurreikusten diren neurri zuzentzaileak bete direla frogatzeko.

-Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskumena duen organoari eskatuta.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Barillasko Udalari, Tutera aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko uztailaren 26an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1211274