161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-P-567

Miguel Sánchez-Marco Mendizábalek honako ezaugarri hauek dituen lurrazpiko ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du:

Aprobetxamendua 15 metroko sakonerako putzu bat izanen da, Ebro ibaiaren ezkerraldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Dehesa de San Juan izeneko alderdian (2. poligonoko 563. lurzatia) Ura jasotzeko ekipoa elektroponpa batek osatuko du, 2 ZP-koa, 1,4 l/s-ko uneko emariarekin. Ura landare apaingarriak ureztatzeko erabiliko da, 1,16 hektareako azalera, 2. poligonoko 563 D lurzatian eta 563 B lurzatiaren zati batean, eta eraikin bakartu baten hornidurarako, pertsona batena, 2. poligonoko 561. lurzatian, Milagroko udal mugapean (Nafarroa). Urtean 2.775 m³ aterako dira guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,282 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 15ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210479