161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-P-2070

Sandra Galindo Royo eta Jorge Murillo Rodriguez jaun-andreek honako ezaugarri hauek dituen lurrazpiko ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu dute:

Aprobetxamendua 3,5 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Hondo de la Venta alderdian (5. poligonoa, 157. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa batek osatuko du, 6,5 ZP-koa, eta 8 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 0,4 hektareako baratze bat aspertsioz ureztatzeko erabiliko da, aipatutako lurzatian, Ribaforadako udal mugapean (Nafarroa). Urtean 450 m³ aterako dira guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,022 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 30ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210478