161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-P-2445

Granja Legaria, S.A.k honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduak Ega ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo dauden bi putzu izanen ditu, 12 metroko eta 80 metroko sakonerakoak, hurrenez hurren, El Palacio alderdian (1. poligonoko 221. eta 222. lurzatietan hurrenez hurren). Harguneetan ura ateratzeko aurreikusi den ekipoa 1,5 ZP-ko elektroponpa batek osatua da lehen putzuan, 0,9 l/s-ko unean uneko emariarekin, eta 7,5 ZP-ko elektroponpa batek osatua bigarren putzuan, 2,22 l/s-ko unean uneko emariarekin. Ura abeltegi bat hornitzeko erabiliko da (258.000 hegazti), bai eta 8 pertsonaren etxeko erabileretarako, ez edateko, Legariako udal mugapeko (Nafarroa) lurzati horietan. Urtean 12.598,8 m³ aterako dira guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,441 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 9an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210477