161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-12

2012ko otsailaren 7an ofizioz hasi zen aprobetxamendua amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesioaren ebazpenean aurreikusitako funtsezko epeak bete ez direnez aprobetxamendua iraungi egin delako.

Ezaugarriak:

Titularra: Celia Ruperez Ruperez.

Xedea: ureztatzeko ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Barichichi (Linares I ibaia).

Alderdia: Majalpozo.

Udalerria: Mendabia (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,17 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2002ko otsailaren 28an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 31. liburukia, 79. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 14an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210476