161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2003-P-268

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko apirilaren 27an emandako ebazpenaren bidez, Olagueko Kontzejuari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, 3 iturburutatik hartzeko (1., 2. eta 3. harguneak). Hiru harguneak: Aranongo iturburua (1. hargunea), Errotaberriko iturburua (2. hargunea) eta Sunbilleneko Bordako iturburua (3. hargunea) Anueko udal mugapean (Nafarroa) daude, Olagueko Mendiaundi alderdian, 11. poligonoko 113. lurzatian, Ultzama ibaiaren eskuinaldean (901231602), ibilguen polizia-eremutik kanpo. Aprobetxamenduak 1.750 m³-ko bolumena izanen du urtean eta 0,077 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean, eta abeltegi bat hornitzeko erabiliko da ura (behi-aziendako 114 abelburu), aipatutako udal mugape horretan bertan. Ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 27an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210475