161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2004-P-708

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko ekainaren 6an emandako ebazpenaren bidez, Irañetako Udalari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, 5 iturburutatik hartzeko (1., 2., 3., 4. eta 5. harguneak). T-IRA-1.1 (1. hargunea), T-IRA-1.2 (2. hargunea), T-IRA-1.3 (3. hargunea) eta T-IRA-2.2 (5. hargunea) izeneko harguneak Irañetako udal mugapean daude (Nafarroa), Agirao alderdian, 2. poligonoko 59. lurzatian, Etxea errekaren eskuinaldean (Arakil ibaiaren eskuinaldea- 901231606), ibilguen polizia-eremuan. T-IRA-2.1 (4. hargunea) izeneko hargunea, berriz, Irañetako udal mugapean dago (Nafarroa), Agirao alderdian, 2. poligonoko 59. lurzatian, Larremehar errekaren eskuinaldean (Arakil ibaiaren eskuinaldea- 901231606), ibilguen polizia-eremutik kanpo. Urtean, 50.168,8 m³-ko bolumena izanen du gehienez, eta 1,592 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean, Irañetako hiri hornidurarako (284 biztanle), 0,1 hektarea ureztatzeko eta abeltegi bat hornitzeko (zerri-aziendako 2.200 abelburu, behi-aziendako 350 abelburu eta 20.000 hegazti). Aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 6an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210474