161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-A-13

Gloria Luquín Beak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: La Longadera erreka.

Hargunearen udalerria: Mendigorria (Nafarroa).

Hargunearen alderdia: Zabarate.

Hargunearen tokia: UTM (596.778;4.720.281) 30 ED50 zona.

Xedea: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: 3. poligonoa, 200. lurzatia (Mendigorriko udal mugapea).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,009 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 60 m³ urtean.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Longadera errekatik, eskuinaldetik, motoponpa baten bidez; ura 70 olibondo ureztatzeko erabiliko da, 3. poligonoko 200. lurzatian. Ura 500 litroko biltontzi batean eramanen da lurzatiraino, hargunetik 400 metrora. Gehienez ere 5 ureztatze eginen dira urtean, maiatzetik irailera, bakoitzean 12.000 litro erabiliz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 20an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210467