161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-A-51

José Javier Arbizu Berasteguik honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Leziza erreka.

Hargunearen udalerria: Arbizu (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM (578.739;4.751.585) 30T ED50 zona.

Aprobetxamenduaren tokia: 1. poligonoa, 183., 270. eta 286. lurzatiak (Arbizuko udal mugapea).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,179 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 1.920 m³.

Xedea: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Leziza errekatik, ezkerraldetik, ZP bateko motoponpa baten bidez. Ura 4.000 litroko zisterna batean eramanen da, 3,061 hektareako fruta arboladi bat aspertsioz ureztatzeko, ekainetik irailera bitarte, biak barne.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko uztailaren 4an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210464