161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-A-84

Amalia Rodriguez Sevinek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Zenborain (Leotz ibaia).

Hargunearen alderdia: El Sombrio.

Hargunearen tokia: UTM (614.404; 4.718.157) 30 ED50 zona.

Hargunearen udalerria: Orisoain (Nafarroa).

Xedea: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: 1. poligonoa, 239. lurzatia (Orisoaingo udal mugapea).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,004 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 66 m³ urtean.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Leotz ibaitik, motoponpa mugikor baten bidez; motoponpa 40 mm-ko mahuka batekin loturik dago (1" ?-ko diametroko lokailuak). Ura 449 m²-ko baratze bat uholdeka ureztatzeko erabiliko da, eta etxean, zazpi pertsonarentzat (edateko ez).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 5ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210453