161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-P-293

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko maiatzaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, Francisco Javier Díaz de Cerio Garcíari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Iguzkitzako udal mugapean (Nafarroa), Azketako La Alameda alderdian, 2. poligonoko 721. lurzatian, Ega ibaiaren eskuinaldean (90121), ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen iturburu batetik ura ateratzeko, aipatutako udal mugapean, 2. poligonoko 512. lurzatian dagoen zerri aziendako ustiategi bat, 1.700 abelburu dituena, hornitzeko. Urtean, gehienez ere, 6.000 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila) 0,34 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 30ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210384