161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2006-P-1120

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko maiatzaren 18an emandako ebazpenaren bidez, Sociedad de Corralizas y Electra de Artajona izenekoari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Artaxoako udal mugapean (Nafarroa), 6. poligonoko 1336. lurzatian, La Majada edo Aramendia bazkalekuan, izenik gabeko erreka baten ezkerraldean (Arga ibaiaren arrokoa-901231001), ibilguen polizia-eremuan dagoen putzu batetik ura ateratzeko, aipatutako udal mugapean, 6. poligonoko 1336. lurzatian, aziendari emateko (ardi-aziendako 3.250 abelburu eta behi-aziendako 300 abelburu). Urtean, gehienez ere, 9.213,51 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,292 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 18an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210380