161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-P-212

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko maiatzaren 18an emandako ebazpenaren bidez, Gabriela Jaudenes Pinillosi, Francisco Echavarri Murugarreni eta Alejandro Jaudenes Armendárizi ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Sesmako udal mugapeko (Nafarroa) Zabaleta alderdian, 6. poligonoko 13 lurzatian, Linares ibaiaren ezkerraldean (90119), ibilguen polizia-eremutik kanpo zulatu den putzu batetik ura ateratzeko, aipatutako udal mugapean, 6. poligonoko 11. eta 13. lurzatietan eta 18. poligonoko 270. lurzatian, olibadiak ureztatzeko, 21,31 hektarea. Urtean, gehienez ere, 5.281,06 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila) 0,37 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 18an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210377