161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-P-784

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko maiatzaren 4an emandako ebazpenaren bidez, Reformas y Construcciones Lasa, S.L.ri ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Mendabiako udal mugapeko (Nafarroa) Irigoien kalean, 5. poligonoko 1747 lurzatian, Linares ibaiaren eskuinaldean (90119), ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen putzu batetik ura ateratzeko, aipatutako udal mugapean, 5. poligonoko 34. eta 1747. lurzatietan, olibadiak ureztatzeko, 0,31 hektarea. Urtean, gehienez ere, 100 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua) 0,015 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 4an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210375