161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-EXT-231

2011ko abenduaren 23an aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Titularra: Unión Deportiva Cultural Rochapea.

Xedea: ureztatzeko lurrazpiko ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Barkazio Gurutzeko kalea, z.g.

Udalerria: Iruña (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,11 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 1992ko maiatzaren 11n emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroaren C Ataleko 5. liburukiko 116. orrialdea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 5ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210373