161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-O-689

Tulebrasko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Tulebrasko Udala.

Xedea: hesia paratzea.

Ibilgua: Queiles ibaia.

Udalerria: Tulebras (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da ibai ondoko pasealekua egokitzea Navasko bidean eta zurezko hesia paratzea, dena Queiles ibaiaren eskuinaldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 29an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210372