161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-EXT-204

2011ko azaroaren 8an, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Titularra: Juan Carlos García Andión.

Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: La Serna.

Udalerria: Mendigorria (Nafarroa).

Emari jarraitua, gehienez: 0,48 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2003ko martxoaren 4an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 36. liburukia, 46. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 27an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1210371