161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko lehendakaritza delegatzea

2012ko abuztuaren 1ean, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 277/2012 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Sakanako Mankomunitatearen Estatutuen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai horren edozein kiderengan.

Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateburua ez da egonen 2012ko abuztuaren 13tik 2012ko abuztuarean 25era, eta, beraz:

Ebatzi dut:

1. Delegatzea Mankomunitateko lehendakariorde Garazi Urreztarazu Zubizarreta anderearengan Mankomunitate lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2. Delegatze horrek 2012ko abuztuaren 13tik 2012ko abuztuarean 25era izanen du eragina, bi egun horiek barne.

3. Delegatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lakuntzan, 2012ko abuztuaren 1ean.-Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1211472