161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra.-2012ko abuztuaren 6tik abuztuaren 15era, biak barne, alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, haren ordezkoa behar da, eta, horregatik, Udalbatzako lehen alkateorde Luis Fernando Pérez Cristóbalen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Alesbesen, 2012ko abuztuaren 3an.-Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1211533