161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2012ko abuztuaren 3an, 145/2012 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: "Gaia: Alkatetza honen eskumen guztiak lehen alkateorde Francisco Berasáin Gascueren esku uztea 2012ko abuztuaren 4tik 12ra, biak barne."

-Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.

-Ikusirik Udaleko alkate Francisco Tornaría Iguelz kanpoan izanen dela aurtengo abuztuaren 4tik 12ra arte, oporrak direla-eta.

-Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1 eta 2. idatz-zatietara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak.

Ebatzi du:

Lehenbizikoa.-Legeak Udaleko Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak lehen alkateorde Francisco Berasáin Gascueren esku uztea, 2012ko abuztuaren 4tik 12ra, biak barne.

Bigarrena.-Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Francisco Berasáin Gascueri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.-3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.

Hirugarrena.-Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluan xedatuaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2012ko abuztuaren 4an.-Alkatea, Francisco Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1211503