161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuteran lehen etxebizitza erosten duten gazteek notariotza eta erregistro gastuak ordaintzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Udalak, 2012ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, aipatu aldaketa onetsi zuen hasiera batean, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2012ko ekainaren 19an. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen da. Hona hemen:

"4.2.g) artikulua.

Azken paragrafoa aldatu eta horrela gelditu da: "Hala ere, a) eta c) ataletako beharkizuna titular batek baizik betetzen ez badu, zenbateko osoaren erdiaren adinekoa izanen da laguntza".

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2012ko abuztuaren 2an.-Jarduneko alkatea, Jesús Álava Sesma.

Iragarkiaren kodea: L1211528