161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2. aldaketa 2012ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2012ko ekainaren 28ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiteko erabakia, eta 2012ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak: 167.000 euro.

Finantzabidea:

Diruzaintzako gerakina: 167.000 euro.

Baliabide lotetsietarako.

Azkoienen, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1211487