161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2/2012 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2012ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen bigarren aldaketa Udalaren 2012ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Mendigorrian, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkatea, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1211517