161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Lezaungo Udalak, 2012ko abuztuaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Lezaungo Udalaren herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lezaunen, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkatea, Ana Goreti Ochandorena Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1211521