161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa puntuala Hirigintza Planean

Leitzako Udalak, 2012ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintza Planean Joaquin Astibia Olanok bultzatutako aldaketa puntual xehekatua, 4. poligonoko 275. lursailaren zati baten sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriara pasatzea, ustiapen naturalerako balio duen lurzoruaren azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2012ko abuztuaren 8an.-Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1211662