161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Leitzako Alkateak abuztuaren 7ko 2012/328 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Patxi Arrazola 1 eta 12 bitarteko zenbakiei dagokien xehetasun azterlana, bertan igogailua jartzeko, Celia Lana Ranz arkitektoak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2012ko abuztuaren 8an.-Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1211659