161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetza bertze baten esku uztea

Uharteko Udaleko alkate udalburu Iñaki Crespo San Josék, 2012ko uztailaren 13ko ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi du, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluko aginduei jarraikiz. Hona hemen:

Bigarren alkateorde José Salas Martín Alkatetzaren ordezko izendatzea 2012ko uztailaren 16tik 29ra arte, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez bete ditzan, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Uharten, 2012ko uztailaren 13an.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1211513