161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Aldaketa 2012ko ekitaldiko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2012ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, plantilla organikoaren aldaketa onetsi zuen, bere zerbitzuko langileen zerrenda barne.

Hasierako onespena 2012ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

Plantilla organikoa.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera administratiboa: hutsik. Sarbidea: 42. artikulua. Egoera: egin beharreko lanen arabera.

Lan eskaintza publikoa.

Zerbitzu anitzetako lau enplegatu, aldi baterako lan kontratuarekin, lanaldi osoan. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Elgorriagan, 2012ko abuztuaren 3an.-Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1211527