161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Aldaketak 2012ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2012ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espediente hau.

1/2012 aldaketa. Kreditu gehikuntza. Deskripzioa: Erretiratuaren Etxearen kontserbazioa. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 286. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Cintruenigon, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1211532