161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

2012ko enplegu programa. Onespena

Cintruenigoko Udalak, 2012ko ekainaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen 2012ko enplegu programa onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

ENPLEGUA SUSTATZEKO CINTRUÉNIGO 2012 PROGRAMA

Helburuak:

Hauek dira lortu nahi diren helburuak:

1. Cintruénigon dagoen langabeziari kontra egitea, udalerrian bizi diren langabeendako lanpostuen sorrera bulkatuz.

2.º Ekoizpen sarea sortzera laguntzea, udalerrian helbide fiskala duten enpresa eta autonomoei lankidetza eta sostengua emanez.

Toki Garapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzua.

Enplegua sustatzeko Cintruénigo 2012 programaren helburuetarako, Cintruénigoko Udalak Landa Garapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzua abiaraziko du, Udalaren administrazio zerbitzuei atxikirik geldituko dena

Toki Garapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzuaren eginkizunak.

Zerbitzu horrek eginkizun hauek izanen ditu:

1. Cintruénigon lanpostuak sortzeko neurriak paratzea, udalerriko enpresa eta autonomoei lankidetza eta aholkularitza emanez.

2. Udalerriko bizilagunen artean lan poltsa bat sortzea, langabeak laneratzea erraztu beharrez.

3. Udalak langabeziari laguntza emateko onesten dituen laguntza programak abiaraztea.

4. Toki garapenerako lanak egitea Cintruénigoko udalerrian.

5. Herritarrendako laguntza, enplegu arloan eta laneratzeko aholkularitzan.

6. Udalak zerbitzuari esleitzen dizkion eginkizun guztiak, programaren xedeak bete beharrez.

Programaren iraupena:

Enplegua sustatzeko Cintruénigo 2012 programak 5 hilabete iraunen du; 2012ko abuztuaren 1ean hasiko da eta 2012ko abenduaren 31n bukatuko.

Baliabideak.

Enplegua sustatzeko Cintruénigo 2012 programa abiarazteko baliabide hauek paratuko dira:

1.-Baliabideak langile aldetik.

Toki Garapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzurako, langile bat kontratatuko da, toki garapenaren eragilearen pareko kualifikazioa duena, gisa hartara bete ahal izateko Toki Garapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzuari atxikitako eginkizunak.

Lanaldi partziala izanen du eta kontu-sailean zenbat diru dagoen, horrela egokituko da lanaldiaren ehunekoa, berdinak izan daitezen kontratatzen den pertsonaren soldataren kostua eta zenbateko hori.

Langile hori deialdi publikoaren bidez hautatuko da, betiere, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioak bermatuz. Deialdi hori gauzatuko da indarra duen legeriak presako kasuetarako aurreikusten dituen prozeduretatik edozein erabiliz.

Alkatetza da deialdi hori onesteko eskumena duen organoa.

2.-Baliabide materialak:

Bere eginkizunak garatzeko, Toki Garapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzuak izanen du udal bulegoetan dagoen enplegu bulegoa.

Iragarkiaren kodea: L1211530