161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2012ko AURREKONTUA

Kreditu berezia.

1 452 62300 "Gimnasioko makinen ekipamendua", 22.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontuko kontu-sail honen bitartez finantzatua:

1 60000 "Industrialdeko orubearen besterentzea", 22.000,00 euro.

Cadreitan, 2012ko uztailaren 23an.-Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1211516