161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2/2012 aldaketa 2012ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ALDAKETAK 2012KO AURREKONTU OROKORREAN

Kontu-saila:

1 1210 12000 - Funtzionarioen ordainsariak

16.020,77

1 1210 22603 - Korrituak eta kostuak

4.705,78

1 4322 13100 - Aldi baterako langileen ordainsariak

34.300,00

1 4322 16001 Aldi baterako langileen gizarte segurantza

13.300,00

Aurrekontuko aldaketak, guztira:

68.326,55

Finantzabidea:

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak

22.900,00

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

45.426,55

Finantzabidea, guztira

68.326,55

Berriozarren, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1211541