161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laborantzako herrilurren errentamendua enkantean

Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen jendaurreko enkantea egitea herrilurretako berrehun eta lauretan hogeita bortz erregu (285) zenbait lote desberdinetan errentan emateko, zortzi urtez.

Enkantea 2012ko irailaren 20an eginen da, 12:00etan, Udal honen bilkura aretoan, ahozko posturen bidez.

Hura gobernatuko duten baldintzen agiria interesa duenaren eskura dago, udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Beriainen, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1211539