161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2012ko udal langileen plantilla organikoa aldatzea

2012ko uztailaren 17an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen, besteak beste, A.F.E.ren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1) 2012. urterako udal langileen plantilla organikoaren aldaketa hasiera batez onestea.

2) Udalak 2012ko langileen plantilla organikoan onartu zuen moduan lanpostu honetan ere euskara jakitea nahitaezkoa izanen dela xedatzea espedientean eta honi buruz Bortzirietako Euskera Mankomunitateak eginiko eta lehen aipatutako txostenean agertzen den moduan.

3) Aipatu plantillaren aldaketa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean aurrez iragarrita, hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egotea Idazkaritzan herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

4) Aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko epea iragan ondoren, erreklamaziorik ez balego, plantillaren aldaketa behin betikoz onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2012ko abuztuaren 7an.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1211626