161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Berako Herriko Etxea hornitzeko 2012ko aurrekontuan kreditu gehikuntza egiteko espedientea hasiera batez onestea (12/4)

2012ko uztailaren 17an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen, besteak beste, A.F.E.ren 206 artikuluaren salbuespenarekin:

1) 2012ko ekainaren 27an Kontu-hartzaileak egindako txostenean agertzen den kreditu gehikuntza hasiera batez onestea.

2) Aipatu espedientea (12/4) Idazkaritzan edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean aldez aurretik iragarrita; 15 egun balioduneko epean jendaurrean edukitzea herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

3) Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez balego, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2012ko abuztuaren 7an.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1211624