161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

05/2012 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2012ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 20011tik 20012ra luzatutako aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 05/2012 espedientea, kreditu bereziak onetsirik.

Iragarkia 2012ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu bereziak.

-Gastu goititua:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 16.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 16.000 euro.

-Gastuaren finantzaketa:

Diru-sarreren superabita, indarra duen aurrekontuan: Zenbatekoa: 16.000 euro.

Gastu beheititua, guztira: 16.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2012ko abuztuaren 6an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1211490