161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Alkateordearen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, halakorik denean, bai eta kargutik kentzen ere.

EBATZI DUT:

1. Josu Miren Mendinueta Urdanoz zinegotzia alkateorde izendatzea.

2. Alkatetzaren eginkizunak alkateordearen esku uztea, gaurtik 2012ko abuztuaren 31 arte, oporrengatik.

3. Izendapen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten den hurrengo bilkuran.

4. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen indarra.

Arbizun, 2012ko ekainaren 21ean.-Alkatea, Miren Mendinueta Lakuntza.

Iragarkiaren kodea: L1211605