161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana Irigai auzoko 18an. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2012ko abuztuaren 2ko osoko bilkuran, erabaki zuen, bertzeak bertze, behin betiko onestea lerrokadurak, sestrak eta bolumenen eta garaieren antolamendua eta konposizioa aldatu eta doitzeko xehetasun azterlana, zertarako eta oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko etxebizitzen eraikin kolektibo batean, Irigai Auzoa karrikako 18 zenbakian, Agoitzen (1. poligonoa, 255. lurzatia, Udal katastroaren arabera), Irigai Auzoa karrikako 18. zenbakiko jabeen elkarteak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agoitzen, 2012ko abuztuaren 3an.-Alkatea, Unai Lako Goñi.

3.-Haren prestaketaren bidezkotasunaren eta komenigarritasunaren justifikazioa.

255. lurzatian dagoen eraikuntzak, Agoizko "Grupo Misericordia" etxe multzoko bizitegietarako gainerako eraikinek bezala, ez ditu betetzen bizigarritasunaren eta irisgarritasunaren aldetik egun behar diren baldintzak. Beheko solairuko sestratik atarira eskailera-maila dago, eta maila gehiago eskaileren zuloraino. Igogailurik ez da eta aurreikuspenik ere ez hura paratzeko. Eskaileren luze-zabalek eta haien tipologiak ezinezkoa egiten dute irisgarritasun baldintzak betetzea haien esparrua eta atarikoa handitu gabe.

Agoizko Udal Planeko Z.0.1.2 zona antolatuko hirigintza fitxaren 5. atalean (Bertzelako determinazioak) zehazten da xehetasun azterlan bat tramitatu beharra eraikin hauetan oztopo arkitektonikoak deuseztatzeko jarduketak egin beharrez. Horretarako, mugak indarra duen araudiak dakartzanak izanen dira, erran nahi baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak eta Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko 6/2009 Foru Legeak dakartzatenak. Berrikitan, antzeko xehetasun azterlanak tramitatu eta onetsi dira bizitegi multzo berean, 256. (17. ataria) eta 254. (19. ataria) lurzatietarako, aldamenean baitira, baita 259. (21. ataria) y 558. (24. ataria) lurzatietarako ere.

Horrenbertzez, justifikatua dago xehetasun azterlan hau prestatzeko bidezkotasuna eta komenigarritasuna.

4.-Hautatutako konponbidearen deskripzioa eta justifikazioa.

Xehetasun azterlanaren 2. planoan agertzen da lerrokaduren eta sestren aldaketa, baita eraikuntzaren eskemak ere 255. lurzatirako, aprobetxamendua aldatu gabe, araudiari jarraikiz, ataria eta eskaileren zulo handitzeari baizik eragiten ez diolako, xedea izanik igogailua paratu eta oztopoak kendu ahal izatea.

Handitu, hegoaldeko fatxadaren erdialdea handituko da, eskaileren egungo gunearen jarraitutasun osoan, eta lokalei eta etxebizitzei eragin gabe, aurreko xehetasun azterlanetan (256, 254, 259 eta 558) aurreikusitakoaren antzera. Aurreikusitako gehieneko okupazioa 9,43 m² izanen da (2,90 metroko zabalera eta 3,25 metroko irtengunea), gehieneko garaiera BS+4 delarik eta egungo teilatu-hegalaren garaieraren azpitik (25 cm, gutienez), gisa honetara posible izan dadin eraikinaren gailurraren jarraitutasun formala eta fatxadena beren lerroan; hori guztia Agoizko Udalak onartutako homogeneizazio irizpideekin bat. Lorategi isolatu eta maldadun batek osatzen duen zerrenda txiki baten gain proiektatzen da handitzea, neurri egokiak baititu eskailera berria garatzeko eta igogailua paratzeko zuloaren aurreikuspena egiteko.

Handitze modu hori egokitzat jotzen da lau eraikin lerroetarako, ezaugarri bertsuak baitituzte eta lorategi modukoak baitira hegoaldean: 11-12 atariak, 13-14-15 atariak, 16-17-18-19 atariak eta 20-21-22-23-24 atariak. Hegoaldean, Z.O.I.2. zona antolatuko mugatako dagoen bidearen ezaugarriek baldintzapetzen dute 25-26-27-28 atariek osaturiko eraikin lerroan jarduteko aukera. Hori dela-eta, handitu, gorputz irtenen bidez handituko da; horien gutieneko garaiera librea 2,5 m izanen da kanpoko espaloiaren gainetik.

Egungo eraikina handitzeko proiektatu den bolumenaren konposizioa, baita fatxadaren antolamendua ere, definiturik dago eraikuntzari eta kanpoko tratamenduari buruzko solairu eta zehaztapenetan, antzekoa baita eta bat egiten baitu aurreko xehetasun azterlanetan dagoenarekin, Agoizko Udalak onartutako homogeneizazio irizpidearekin bat. Haien estalkia laua izanen da, egungo teilatu-hegalaren azpitik, lerro bakoitzeko eraikuntza multzoaren estalki orokorraren jarraitutasun eta ezaugarriak mantentzeko. Fatxadako horma-atal itsuak panel arkitektoniko lauaz estaliko dira, akabera izanen dela zilar koloreko metalezko xafla aurrelakatua. Handitzen diren fatxadetako kanpo arotzeria eginen da bere kolorean anodizatutako aluminiozko profilekin. Gisa horretara, eraikin-gorputz berezia egituratu gogo da, dena berdintzeko irizpideari jarraikiz; haren errepikapena lerro bakoitzeko eraikinen ezaugarriei egokituko zaie.

Aldaketak ukituriko lurzoruaren hirigintza araudiari dagokionez, jarduketa guztia jabetzaren kontura izanen da, hirigintzako erregularizazioaren bidez, birzatiketak egin beharrik izan gabe. Garapen tresna eraikina berritzeko proiektua izanen da. Jabetzak ordainduko ditu urbanizazioa berregokitzeko behar diren obrak, baita finken erregularizazioa ere, haien eitea planeamenduaren eskakizunetara egokitzeko.

5.-Xedapen orokorra

Xehetasun azterlan honetan ez dauden determinazioei dagokienez, Agoizko egungo Udal Planari, arautegi orokorrari, arautegi partikularrari eta jarduketa honetan aplikatzen ahal diren ordenantzei eginen zaie men.

Iragarkiaren kodea: L1211351