161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen 299/2012 Ebazpena, uztailaren 23koa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

299/2012 Ebazpena, uztailaren 23koa, Lesakako Udaleko alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik Ana Echepare Arrecheak aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten den pertsonari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko, ez delako jada bere etxean bizi:

-Abderrahmane Benabdelhamid, X2396935J bizileku-txartela duena.

Kontuan hartuz, Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren gaineko Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak ofizioz baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1.-Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez delako bertan bizi.

2.-Interesdunari jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazten ahal duela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituen dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.

Lesaka, 2012ko abuztuaren 8a.-Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1211602