161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatetzaren ebazpena

Alkatetzaren 2012/1078 Ebazpena, abuztuaren 1ekoa, langileen alorrean emandako delegazioaren ingurukoa

Altsasuko Udalak, 2012ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zinegotzigoari dedikazio partziala ezarri zion, sail honetan Alkatetzak delegatu ditzakeen eskumenak hartu ahal izateko.

Hori ikusita eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Antolaketa eta Giza Baliabideen zinegotzia den Juan Carlos Orellana Bengoetxearen esku uztea langileen alorrean Alkatetza honi dagozkion eskurantza guztiak, delegaezinak direnak salbu eta jada Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi direnak, 2011ko uztailaren 11ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez.

2. Eskuordetzak bere baitan biltzen ditu bai zerbitzuaren zuzendaritza eta kudeaketako ahalmenak, bai eta hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere. Betiere, zinegotzi delegatuaren egintzak Alkatetza delegatzaileak egintzat hartuko dira. Horrenbertzez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.

3. Alkatetzaren eskurantzen eskuordetzak dekretu honen dataren biharamunean sortuko ditu ondorioak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere. Orobat, eraginkorra izan dadin, eskuordeak onartu egin beharko du. Nolanahi den, eskuordetza onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik ez dela, baldin eta, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetza.

4. Zinegotzi delegatua ohartarazi Alkatetza honek informazioa jasoko duela delegatutako eginkizunen kudeaketaz eta delegatzea erabiliz emandako egintzez eta xedapenez. Orobat, erabaki garrantzizkoak hartu behar direnean, Alkatetzari aitzinetik emanen zaio horren berri. Gainera, inolaz ere ezingo du jaso duen delegazioa hirugarren bati eman.

5. Ebazpen honen berri ematea Altsasuko Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaraztea ukitutako zinegotziari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluari jarraituz.

Administrazio egintza honen kontra honako errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.

Altsasun, 2012ko abuztuaren 1ean.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1211456