161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1046/2012 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez Miren Arantzazu Olaverri Ruiz funtzionario izendatzen da teknikaria, O.L., A maila, lanposturako, eta Antolamendu, Kalitate eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan esleitzen zaio lanpostua.

Ikusirik Miren Arantzazu Olaverri Ruiz izendatzeko proposamena, 114 zenbakiko eta ekainaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, eta 2010eko Lan Publikoko Eskaintzari dagokiona.

Izangaiak deialdiko 10.1 oinarriak agintzen duen dokumentazioa aurkeztu du, eta eskatutako betebeharrak betetzen ditu.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena eta ebazpen-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.-Miren Arantzazu Olaverri Ruiz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, Teknikaria O.L., A maila, lanposturako, eta Antolamendu, Kalitate eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuari atxikitako 359 zenbakiko lanpostua esleitzea.

Lanpostuak A mailari dagozkion ordain-sariak dauzka, 1984ko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak onetsi zuen Lansarien Behin-behineko Arautegiak eta gainerako lege aplikagarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz.

Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie, eta eskumena duten administrazio-organoek zilegi dute nahi dutenean aldatzea.

Bigarrena.-Izendatutako funtzionarioak hilabeteko epea dauka lanpostuaren jabe egiteko, Unibertsitateko Langileen Kudeaketako Atalean, izendapena jakinarazten zaionetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.-Lanpostuaren jabetza hartzen duenean, izendatutako funtzionarioak, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arauak betetzeko, dagokion deklarazioa egin beharko du.

Laugarrena.-Izendapen hau 2012ko gastuen aurrekontuaren kargura egingo da.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, interesdunari jakinarazteko eta Antolamendu, Kalitate eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari bidaltzeko agintzea.

Seigarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2012ko ekainaren 19an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1211469