154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Udalbatzako kideen lansarien, bilkura-sarien eta kalte-ordainen araubidea

Erronkariko Udalak, 2012ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 27an eman 113/2012 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Erronkariko Udalari 15.260,94 euroko kontzesioa eta ordainketa egitea, 2012an hautetsiei ordaindutakoaren konpentsazio gisa, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, bertan ezartzen baitira 2009tik 2012ra bitarteko ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsetik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula. Hori ikusirik, bada, aho batez erabaki da udalkideendako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubide hau ezartzea, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan ezarritakoarekin bat:

1. Udalkideak osoko bilkuretara, batzordeetara eta udal honek parte hartu beharreko organo kolegiatuetara joateagatik, betiere organo horrek ez badio joateagatik ordaintzen delako zinegotziari: 400,00 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere pertsonako 2.000,00 euro urtean.

Zenbateko horiek gordinak dira, eta horiei PFEZaren atxikipenak aplikatuko zaizkie.

2. Kalte-ordaina, nork bere ibilgailuan bidaia egitean izandako gastuengatik: 0,30 euro egindako kilometro bakoitzeko.

3. Bi kontzeptu horien gastu osoa, betiere, 1. atalean aipatutako laguntzaren zenbatekora mugatuko da, gehienez ere.

Udalak kontrakoa ez badu erabakitzen, kontzeptu horiei urte bakoitzeko KPIaren pareko igoera aplikatuko zaie automatikoki, ondorengo ekitaldietan.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erronkarin, 2012ko uztailaren 25ean.-Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1211074