154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, haur eta gazteen esparruan prebentziorako eta aisiaren zein denbora librearen sustapenerako komunitate-proiektuak garatzen dituzten elkarte eta entitateei diru-laguntzak emateko (2012. urtea)

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2012ko uztailaren 18an emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia onetsi zen, 2012. urtean Iruñean haur eta gazteen esparruan prebentziorako eta aisiaren zein denbora librearen sustapenerako komunitate-proiektuak garatzen dituzten elkarte eta entitateei diru-laguntzak emateko, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:

Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 152.000 euro.

Oinarriak non jaso: Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia 2, beheko solairua) eta www.pamplona.es webgunean.

Eskabideak non aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia 2, beheko solairua), erregistro osagarrietan edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38. artikuluan aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Eskabideak aurkezteko epea: Hogei egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Iruñean, 2012ko uztailaren 19an.-Ana Lezcano Galar, Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatua.

Iragarkiaren kodea: L1211090