154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Aldaketa, Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremua birzatitzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen: 2009ko ekainaren 24an onetsi zen hasiera batean Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremua birzatitzeko proiektua, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik (2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an) 20 egun baliodun iraganik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean eta arloan indarra duten gainontzeko xedapenetan ezarritakoari jarraituz, behin betikoz onetsi da, aho batez onetsi ere, Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremua birzatitzeko proiektuko aldaketa, Los Arcosko aipatu banaketa eremuaren konpentsazio batzordeak sustatua.

Los Arcosen, 2012ko uztailaren 16an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1211194